GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-12
Plaren eta Lorenteren aldeko manifestazioa, hilaren 18an
Baltasar Garzonen erabaki baten ondorioz espetxean jarraitzen duten Dabid Pla eta Aitor Lorenteren askatasuna aldarrikatzeko Barañainen hilaren 18an egingo dute manifestazioa eta ez igande honetan, aldez aurretik iragarri zuten bezala. Barañaingo talde ugarik sostengua eman diote amnistiaren aldeko mugimenduak deitu duen mobilizazioa horri.

BARAÑAIN

Dabid Plaren eta Aitor Lorenteren askatasuna eskatzeko Barañainen egingo duten manifestazioa hilaren 18an 20.30ean iza- nen da eta ez igande honetan, aurretik iragarri zuten bezala.

Udal plazatik abiatuko den mobilizazio horrek Barañaingo talde hauen sostengua jaso du: Etxerat, Askatasuna, IA, Mendi Taldea, “Lurraska” gazte aldizkaria, Harizti dantza taldea, Segi, Batasuna, txistulariak, EHE, Haizea kultur elkartea, Gazte Asanblada, Hagin talde feminista, Barañaingo Irrintzia herri plataforma, tabernariak, dendariak eta gazte lokalak.

Garzonen erabakia

Atzo egin zuten agerraldian nabarmendu zutenez, Pla eta Lorente kalean izan beharko lirateke ezarritako zigorra osorik bete ondoren. Hala erabaki zuen Santiago Pedraz Auzitegi Nazional espainoleko epaileak. Baina Baltasar Garzonek aurkako agindua eman zuen eta Plak eta Lorentek espetxean segitzen dute, eta bide batez Ainara Esteran presoaren aurkako beste auzi bat zabaldu du.

Gauzak horrela, beste behin, Auzitegi Nazionalak presoen eskubideen aurka harturiko erabaki baten aurrean gaudela salatu zuten. «Garzonen erabakia Dabid eta Aitor ez askatzeko aitzakia baino ez da», gaineratu zuten.

Horrekin batera, gatazka gainditzeko lanean aritu beharrean errepresioari eutsi izana leporatu zioten PSOEri.

Ondorioz, estatuei preso politikoen eskubideak errespetatzeko eta Auzitegi Nazionala indargabetzeko eskatu zieten.

Bide batez, Ibaetako Foroaren manifestuak jasotzen dituen eskubideak errespetatzeko eta Dabid Pla eta Aitor Lorente askatzeko eskatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss