GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-12
Nafarroan euskarak duen egoeraren berri eman dute Eskozian

EDINBURGO

Nafarroako Gobernuak euskaran egiten duen politikaren alde ilunen berri eman zuen Euskara Kultur Elkargoko (EKE)zuzendari Iulen Urbiolak Eskoziako Skye uhartean egin duten Partnership for Diversity Forum nazioarteko topaketan.

EBLULek (Hizkuntz Gutxiagotuen Europako Bulegoak) urtero antolatzen duen mintegi horretan, hizkuntzei buruzko legediaren ezarpena izan dute aurtengo gaiorokorra.

Urbiolak Nafarroaren kasua aipatu zuen bere hitzaldian, hiru esparrutan banatua egotea eta, bereziki, az- keneko bost urteetan hizkuntza normalizazio prozesuak izan duen atzerapena.

Besteren artean, gai hauek azaldu zituen: euskaraz aritzen diren hedabideen egoera (Euskalerria Irratia eta toki telebistak), Administrazio Publikoan lanpostuetarako egiten den euskara jakitearen balorazioa; Eremu Mistoan Gobernuak egiten duen errotulazioa eta seinaleztapena; alegalak diren ikastolen egoera eta Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantzan egin dituen al- daketak, bere kontra jasotako auzitegiaren epaiak sai- hestu ahal izateko.

Finlandiako, Irlandako, Holandako, Eslovakiako, Galesko, Eskoziako, Italiako, Euskal Herriko eta Kataluniako adituek hartu dute parte jardunaldi horietan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss