GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-08-12
Sonia Gonzalez - Idazlea
Identitateak

Aurrekoan kontatu nizuen zelan fenomeno nahiko kuriosoa gertatzen den behin baino gehiagotan: zenbait bilbotar herri euskaldunen batean udak pasatu eta, hirira bueltatutakoan, herri hartakoak direla esaten diote beste bilbotarrei han-hemenka. Identitate arazoa da.

Txikitan, eskolan, oporrak heldu orduko, neskato guztiok komentatzen genuen nora egingo genuen udan. Esaldirik errepikatuena «yo me voy a mi pueblo» izaten zen. Propiotzat sentitzen zituzten euren gurasoen herriak edo euren aitite-amumenak. Oso gutxi ginen horrelako herririk ez geneukanak. Barakaldo bakarrik ezagutzen genuen, baina herri artifiziala zen, identitate anitzek osatua, baina identitate propio barik, tximiniak, kea eta laneko arropa urdinak ez baziren.

Bete beharreko hutsuneak izaten dira identitatearenak. Berezi eta, aldi berean, komunitate baten parte sentiaraziko zituen zerbaiten bila abiatzen ziren eskolako neskatoak, hirira bueltatzen diren udatiarren modura. Talde biak bila, topatzekorik ez dagoela jakin barik, topatu baino, sortu egin behar dela konturatu gabe.

ETBtik askotan ematen dituzte diasporako euskal asteetako irudiak. Ooooooo, zelako ilusio begiez ikusten ditugun baskitoak dantzan, nahiz eta geure herrian horrelako adierazpen arrotzak onartuko ote genituzkeen zalantza handia daukadan.

Norberaren historia ondo ezagutu behar da. Nondik gatozen, zer ibilbide pertsonala izan den gu garena izan arte, zergatik egin behar izan zuten gure aurrekoek alde euren herrietatik. Ondo ezagutu, ez lotsatu eta berriro ez gertatzeko lan egin.

Baina historia eta identitatea ez dira nahastu behar. Gurasoak Espainian jaio arren, gu euskaldunak garen moduan, aitite euskalduna izateagatik, euskal asteko baskitoak, euskal dantzak jakinagatik, bizi diren herrietako herritarrak dira. Herri oso bateko identitatea aberasteko edukita, merezi al du itsasoz bestaldeko balizko lur prometitu batera begira bizitzea?

Euskal Herria anitza da, gero eta anitzagoa, eta hori zorionekoa eta poztekoa da.

Hala ere, Barakaldo artifizial hura sortu zenean, argi dago ez genuela ondo asmatu zelan txertatu behar ziren identitate ezberdin horiek. Orain ere beste herrialde batzuetatik datozenak txertatzen asmatzen ez dugun legez, orduko eskarmentua eduki arren. Elkarrekin trukatzeko dauzkagun ekarpen guztiek osatu beharko dute apurka historia komuna, denon artean apurka joan gaitezen euskal identitatea berriztatzen.- sagarroiakgmail.com


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss