GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-08-12
Mao-jeltzaleak?

Floren Aoiz

Zer urrun dagoen Mao Zedong (edo Tse Tung, nahiago baduzue)! Ez dakit maozalerik gelditzen ote den Euskal Herrian, baina garai batean izandako batzuk edozein komunismotik aldenduta daude, hagitz aldenduta. Batzarrekoek, esaterako, komunismoaren oinarriak aspaldi ahantziak dituzte eta gaur egun, nonbait kokatzekotan, sozialdemokrazian kokatu beharko genituzke. Sozialdemokrazia guayn, hori bai!

Tamalez, ez da gehiegikeria bat, errealitateak emandako ustekabea baizik. Aspaldi ikasia dut Milagros Rubiok ordezkatzen duen taldearen ibilbidea, baina hondarreko urteetan sistemaren magalean habia egiteko egitasmoa azkartu dute. Beren faktoriatik ideia bitxiak atera dira, ezkerreko nabarrismoa, gutxiengo baskistaren eskubideen aitorpena eta bar. Izan dugu beren hausnarketen berri, eta harrituta gelditu nintzen ezker abertzalearekiko jarreraz autokritika egin zutelarik. Biktimei buruz ere mintzatu dira, biktima batzuei buruz, jakina, gai honetan pentsamendu bakarraren egietan murgilduta baitaude.

Azkena, Nafarroari buruzko proposamena da, elkarrizketa Foru Parlamentuan kokatu behar dela aldarrikatzen duena. Zertarako? Nortasunen arteko bizikidetza ituna sinatzeko, eta Foru Hobekuntza erreformatzeko! Nortasun borroka? Hori al da arazoa Nafarroan? Nori ukatzen diot nik nortasuna? Zapalduta al dago gaztelania Nafarroan? Zapalduta espainiar poliziak? Ilegalizatua españolismoa? Mesedez, nork bere etsipenak arrazoitu nahi izaten ditu, baina hau gehiegizkoa da. Liburu gorria lurperatu eta espainiar konstituzioaren orrietan eroso baldin badaude, horixe aitortu behar dute, iruzurrik egin gabe. Beren inbertsioetan porrot nabarmena izan baldin badute, egungoa zintzoki onartzeko tenore oso aproposa da. Baina, porrot batetik bestera ibilitakoek nori erakutsiko diote bidea?

Arazoa nortasun inposizioan eta eskubideen bortxaketan datza. Eta irtenbidea ez da Foru Hobekuntza berriz margotzea, estatusa libreki aukeratzeko ahalmena baizik.

Oso esanguratsua da Batzarreren eta EAJren arteko konplizitatea. Elkarrekin daude Nafarroa Bai koalizioan, sintonia sakona dute konponbide mahaiei buruz, instituzioei eman beharreko protagonismo nagusiaz, eta, bereziki, ezker abertzalea ahultzeko egitasmoan. Nork esanen zigun guri, burges-ttikioi iraultzaile sutsuak maojeltzale bilakatuta ikusiko genituela? -


- Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss