GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-12
50 urteko tifoirik bortitzena Txinan
Azken 50 urteetan ez da ezagutu Txinan Saomai bezalako tifoi izugarririk. 300 dira hildakoak eta desagertutzat jo dituzten pertsonak. 2 milioi pertsonak beren etxeetatik ihes egin behar izan dute eta galera ekonomikoak izugarriak dira. Tifoiak gogor astindu ditu Zhejiang eta Fujian kostaldeko probintziak. Urte osoan 2.000 pertsonatik gora hil dira natura-ezbeharretan. Txinatarrek gorriz margotu dute egutegian bizi dugun urtea. Eta, mendebaldean, lehortea.

PEKIN

Azkenengo mende erdian Txina jo duen tifoirik bortitzenak 300 pertsona hil zituen herenegun iluntzean herrialde hartako hego-ekialdean. Hildakoen kopurua behin-behinekoa da.

Saomai izenarekin bataiatutako tifoiak gogor astindu ditu Zhejiang eta Fujian kostaldeko probintziak. 104 pertsona hil ditu eta beste 190 desagertutzat jo dituzte sorosle taldeek.

Wenzhou hirian bakarrik, Zhejiang probintziako herririk jendetsuenetarikoan, 87 pertsona hil dira.

Saomai tifoiak, «Venus planeta» vietnamieraz, bete-betean jo zuen Txinako hego-ekialdeko itsasertza ostegun iluntzean, eta orduko 216 kilometroko indarra zuten haize boladekin iritsi zen.

«1956tik hona ezagutu dugun tifoirik bortitzena izan da», baieztatu zuen atzo Txinako Meteorologia Zerbitzu Nazionalak Internet bidez.

2 milioi pertsona inguru beren etxeetatik atera dituzte arduradun politikoek. 54.000 landetxe eta 122.000 hektareako nekazaritza-lurrak guztiz suntsitu dituzte haize eta euri izugarriek. Fujiango probintzian 24 ordutan 20 zentrimetro euri jazo dute. Galera ekonomikoak izugarriak dira, 1.400 milioi dolarrekoak, hain zuzen. Fujiango iparraldean zegoen AFPko argazkilari batek apokalipsia hitza erabili du Fuding herriko egoera deskribatzeko.

Urte benetan txarra

Atzoko, indarra apur bat galdua zuen Saomi tifoiak. Mendebalderantz egin zuen, orduko 70 kilometroko haizeekin, beraz, ekaitz tropikal bilakatuta. Hala ere, euria gogor ari zuen oraindik Wenzhou hirian, eta erreskate lanak zaildu zituen horrek.

Txinako urteko zazpigarren tifoia izan dugu Saomai. Prapiroon tifoiak 80 hildako utzi zituen joan den astean. Uztailean 600 txinatar baino gehiago hil ziren Bilis tifoiaren eraginez.

Aurten dagoeneko 2.000tik gora dira natura ezbeharretan hil diren txinatarrak. Arlo honetan oso urte txarra izaten ari da aurtengoa.

Tifoiak gutxi balira, Saoman eurietatik 2.000 kilometrora lehorte izugarria jasaten ari dira 37 milioi txinatar Sichuan probintzian. Naturaren ironia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss