GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-15
Babesa eskaini dio Lula presidenteak Chavez hautagaiari
·Hauteskundeak irabazi eta Venezuelara egin du lehen bisita Brasilgo presidenteak

Duela bi aste presidente kargua berretsi zuen Luiz Inazio Lula da Silva brasildarrak, eta babes osoa eskaini dio Hugo Chavez presidenteari Venezuelako hauteskundeen bezperan. Orinoco ibaian bigarren zubi erraldoiaren inaugurazioan elkartu dira biak, Bolivar estatuan, bi herrialdeen arteko mugan.

CIUDAD GUAYANA

Brasilgo hauteskundeak aise irabazi ondoren lehen bidaia Venezuelara egin du Luiz Inazio Lula Da Silva presidenteak. Keinu politiko horrekin nahikoa ez balitz, Lulak babes osoa eskaini dio Hugo Chavez venezuelar presidenteari, abenduaren 3ko hauteskundeen bezperan.

«Ez naiz venezuelarra, eta ez dagokit jarrera politikoa agertzea, baina argi dago hemen eta Brasilen gertatzen dena gauza bera direla», esan zuen Lulak.

Izan ere, Lulak ondo ezagutzen ditu Chavezi egiten dizkioten kritikak, baita bankariek berari egiten dizkiotenak, hemen eta han hainbeste diru irabazi dituzten enpresarienak.

Lularen esanetan, Venezuelan Chavezek boterea eskuratu arte izan diren presidenteak sekula ez dira arduratu pobreez. «Hemen eta Brasilen aitzinean agindu dutenek erasotzen digute, norbaitek herriaren alde egiten duela ezin dutelako ikusi ere egin, biztanleen %30entzat gobernatzera ohitu zirenak», adierazi zuen.

Egoera horretan sartu zituen Lulak Chavezi egiten dizkioten prentsa-erasoak. «Gutxiengo horiek ordezkatzen dituen prentsak eraso egiten dio pobreen aldeko politikak abian jarri dituelako», adierazi zuen Brasilgo presidenteak. Azken hauteskundeetan berari ere antzerako erasoa egin diotela gaineratu zuen, «sekula» espero ez zuena.

Chavez ere Brasilera

Chavezek ohoretzat jo zuen Lularen bisita, eta abenduko hauteskundeak irabazi eta gero lehen bisita Brasilera egingo duela agindu zion, «Hego Amerika biltzen jarraitzeko».

Azkenik, itxaropenak ez agortzeko hurrengo agintaldian herriaren alde politika sakonagoak egin beharko dituela argi du Lulak, eta aholku bera eman zion Chavezi.

«Argi izan, Chavez laguna, herriak gehiago eskatzen duela bigarren agintaldian. Haren alde askozaz gehiago egin beharko dugu», ziurtatu zuen.



Puente sobre el Orinoco

CIUDAD GUAYANA

Ambos mandatarios inauguraron el lunes un segundo y gigantesco puente sobre el río Orinoco, que mejorará las comunicaciones nacionales y con el norte de Brasil.

A esta infraestructura, situada cerca de Ciudad Guayana, en el estado nororiental de Bolívar, le seguirá un tercer macro-puente, que será construido también con capital de ambos países e inaugurado dentro de cuatro años, en plena despedida de la Presidencia de Lula.

Ambos presidentes asistieron después al acto de verificación de reservas petrolíferas de la Faja del Orinoco, en cuya exploración y producción participa también Brasil.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Hombres uniformados secuestran en un centro oficial iraquí a docenas de personas
Euskal Herria
AI exige a Madrid el fin de la dispersión y que modifique la Ley de Partidos
Jendartea
«Las ikastolas deben tomar parte en el debate por la construcción nacional»
Jendartea
Tres detenidos por encadenarse a la maquinaria de la obras del TAV en Luku
Euskal Herria
Testigos desmienten que se tratara de quemar a un municipal en Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss