GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-11-15
- Lau eta Erdiko Txapelketa
Irujo-Aimar, aurrekari gutxi dituen klasiko handia
·Behin bakarrik jokatu dute elkarren aurka kaiola barruan

Asier AIESTARAN
DONOSTIA

Juan Martinez de Irujoren eta Aimar Olaizolaren arteko lehiak klasiko bilakatzeko bidean doaz. Binakako eta Buruz Buruko azken finaletan aurrez aurre izan ditugu, eta badirudi hemendik aurrera ere gehiagotan ikusiko ditugula final handietan elkarren aurka jokatzen.

Lau eta Erdian, ordea, aurrekari bakarra aurki daiteke: uztailaren 7an ­San Fermin eguna­ jokatu zuten Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketaren finala. Irujok 22-15 irabazi zuen egun hartan, eta ordutik ez daki kaiola barruan galtzea zer den. Bostetik bost irabazi ditu.

Banaka distantzia labur horretan egindako lana aztertzen badugu, ordea, zenbakiak nahiko ezberdinak dira. 2000. urtetik honako datuak kontuan hartuta, Aimarrek 30 partida ofizial jokatu ditu lehen mailan Lau eta Erdian ­24 txapelketa nagusian eta 6 Nafarroakoan­. Horietatik 26 irabazi ditu (%86,6) eta 4 galdu. Irujok, berriz, 14 neurketa jokatu ditu ­9 txapelketa nagusian eta 5 Nafarroakoan­, eta 9 irabazi (%64,2) eta 5 galdu ditu.

Horixe da zenbaki hutsak aztertuta atera dugun ondorioa, baina argi dago Irujok asko hobetu duela eta sasoi betean iritsi dela lehiaketara. Aimarrek ere oso itxura ona eman zuen igandean Titinen aurka jokatutako norgehiagokan, eta, beraz, bi pilotari handiren arteko neurketa izango da, zalantzarik gabe, datorren larunbatekoa.

Material aukeraketa, gaur

Bi protagonistak gaur bertan elkartuko dira Gasteizko Ogeta pilotalekuan pilotak hautatzeko. Hitzordua 11.30ean jarri dute eta zale mordoxka biltzea espero dute. Aukeraketak, gainera, apustuak nola dauden jakiteko balioko du.

Lehen jardunaldiko bi partidetan ez zen batere arazorik egon pilotekin ­ez publikoki, behintzat­, eta bide horretan jarraitzea seinale ona litzateke lehiaketarako.



Apuntes
El Abierto Telefónica llega a las semifinales

Pradejón acogerá el viernes los dos partidos que faltan para completar los cuartos de final del Abierto Telefónica: Mikel-Elola contra Bengoetxea VII-Gorriti y Amarika-Armendariz contra Antxia-Gorriti. Nagore-Javi Gómez y Alustiza-R.Larramendi esperan ya en semifinales.

Barberito VI ha sido padre por segunda vez

El pasado domingo a las 8:25 de la mañana nació en el Hospital Fundación Calahorra el segundo hijo de David San Martín «Barberito VI». Se llama David y es un chicarrón de 4,160 kilos.

García e Imanol entran en el Torneo de Sestao

Los palistas García e Imanol entrarán en liza este viernes en el Torneo de Sestao de pala corta, donde ocuparán el puesto dejado por Caballero-Velilla. Se enfrentarán en Las Llanas a la pareja Berasategi-Andonegi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Hombres uniformados secuestran en un centro oficial iraquí a docenas de personas
Euskal Herria
AI exige a Madrid el fin de la dispersión y que modifique la Ley de Partidos
Jendartea
«Las ikastolas deben tomar parte en el debate por la construcción nacional»
Jendartea
Tres detenidos por encadenarse a la maquinaria de la obras del TAV en Luku
Euskal Herria
Testigos desmienten que se tratara de quemar a un municipal en Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss