GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-15
«Errotarria», kartzelako lubakitik idatzitako kronika
·Mendaroko Jokin Urain preso politikoak Susaren bitartez kaleratu berri du liburua

Jokin Urain giltzapean dago 1986. urtetik, eta kartzelatik egin izan du beti literatura. «Errotarria» azken liburua 1936tik 2005era bitartean jazotako borroken eta porroten antologia bat da, mendaroarrak entzun eta irakurritakotik, hausnartu eta bizi izandakotik ekarria. Errepresioaz eta kartzelaz, eta deserriaz diharduen kronika bilduma Susak argitaratu du.

DONOSTIA

Joseba Sarrionandiaren “Lagun izoztua” irakurtzeak eman ei dio bide Jokin Uraini kronika bilduma honi ekiteko. «Idazlea, jendea koordenadarik gabe, parametrorik gabe, inongo erreferentzia geografiko edo historikorik ez duela, galduta, izoztuta geratzeak kezkatzen du», esan zuen atzo Jose Luis Otamendik “Errotarria” aurkezterakoan.

Hark gogorarazi zuenez, kartzelan egin du literatura Urainek ezinbestean: «Kartzelakoa eta kartzelaren literatura ere bai...». Lehenbiziko bi liburuak fikziozkoak idatzi zituen: “Izaina” (1990) eta “Adlotse” (1992) nobelak. Kronika biografiko bat idatzi zuen ondoren: Antxon Garcia del Molinoren bizitzan oinarritutako “Gatibu sortu nintzen” (2000), eta orain “Errotarria” kaleratu duSusarekin.

Liburuaren hasierako bultzadaren berri orrietan ematen du Urainek, espetxeko patioan Mario Artolarekin dabilela. Berehala deliberatu historia nola sailkatuko zuen. Zera dio presoak: «Patiotik ostera mahaira etorri eta eskema moduko bat egiten hasi gara: 36ko gerrako eta gerraosteko iheslari presoak, 1959 ingurutik 1980ra artekoak, eta 1980tik gaur artekoak; baina iheslari eta presoez gain, baita deportatuak eta kontzentrazio barrutietan egondakoak ere».

Otamendik esan zuen: «Kartzelaldiak lohitutako literaturaz ari behar dugu, halabeharrez. Hogei urteko eta gehiagoko presoaldiak utzitako hondarrak eta orbanez edertzen eta itsusten dutena. Ez du historia atalen bilduma akademikotik ezer; kartzelako lubakitik idatzitako kronika da goitik hasi eta beheraino». Urainek darabiltzan material eta baliabide dokumental nagusiak bere oroimena eta gogoeta ahalmena dira; liburuak, prentsa, argazkiak eta gutunak ere bai. Mario Artola lagunarekin partekatuta oro, eta maiz bi ahotsetara emana.

«Mario kronika askotako protagonistakidea da; Urainen ahotsaren kontrapuntua da maiz, eta bien lanak eta elkarrizketa biziek mugiarazten dituzte maiz errotarri honetako orri- ak», esan zuen. Zera erantsi zuen Otamendik: «‘Errotarria’ bizi garen garaiaren metafora bat da. Ardatz bati lotutako zama astuna da harri hori; askatu ezin gintezkeen kondena modu eterno bat. ‘Errotarria’ da, azken batean, eta adibide gertu batekin adieraztearren diot, liburu honen aurkezpenean egilea hemen ez egotea dakarrena, eta mahai honen atzean gaur Urainek behar lukeen lekuan beste batzuk egotea eragin duena, hori munduko gauzarik normalena balitz bezala».



«Dokumentu bikoitza eta, beharbada, hirukoitza ere»
I.A.
DONOSTIA

Jose Luis Otamendiri «dokumentu bikoitza eta, beharbada, hirukoitza ere» iruditzen zaio liburua, eta horrek egiten du beretzat «berezi». Hau esan zuen: «Batetik, historia erdi ahantziaren txatalak berreskuratzeko eta berridazteko ahalegina dago; ezereza eta basamortu handi honetan hondarraren, harearen ahotsa entzunarazteko ahalegina. Espainiako Gerra Zibila, kontzentrazio barrutiak, erbestea, erresistentziaren testigantzak... Nolabait esateko ­esan zuen­ azken 70 urteetako errepresioaren eta borrokaren historiaren kronika da, hirugarren pertsonan, Urainen antologia gisa emana».

Bestetik, preso baten kronika garaikidea dagoela dio: «Preso egotearen, jazarria izatearen alderdi pertsonal eta kolektiboaren hausnarketak eta deskribapenak. Alegia, Jokin Urainek, Mario Artolak eta beste hainbatek bizi izandakoaren kontakizuna edo lehen pertsonako kronika historikoa». Era lausoagoan bada ere, noizbehinka ageri den zehar lerro moduan kronika liburu beronen historia, kronikaren historia, ere badagoela gaineratu zuen gero idazleak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Hombres uniformados secuestran en un centro oficial iraquí a docenas de personas
Euskal Herria
AI exige a Madrid el fin de la dispersión y que modifique la Ley de Partidos
Jendartea
«Las ikastolas deben tomar parte en el debate por la construcción nacional»
Jendartea
Tres detenidos por encadenarse a la maquinaria de la obras del TAV en Luku
Euskal Herria
Testigos desmienten que se tratara de quemar a un municipal en Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss