DONOSTIA
Iñaki De Juana gose-greba egiten jarraitzeko «ziur eta irmo» dagoela jakinarazi zuen Alvaro Reizabalek, De Juanaren abokatuak, atzo goizean “Info7” irratian egindako elkarrizketan. Reizabal igandean egon zen De Juanarekin, eta «itxuraz eta umorez» ondo dagoela adierazi zuen. Hala eta guztiz ere, gose-greban daramatzan zortzi egunetan hiru kilo galdu du, eta 66 kilo pisatzen duela azaldu zuen abokatuak. Iñaki de Juanak joan den azaroaren 7an ekin zion gose-grebari bigarren aldiz. Izan ere, GARAn argitaratutako bi iritzi artikulurengatik 12 urte eta zazpi hilabeteko zigorra ezarriko ziotela isuri zuten Estatu espainoleko hainbat komunikabidek. Aurretik, 63 eguneko gose-greba egin zuen, abuztuaren 7tik urriaren 8ra bitarte, eta orduan 24 kilo galdu zuen De Juanak.
Donostiako preso politikoak inolako deliturik ez duela egin eta bere zigorra erabat politikoa dela deritzo, Reizabalek azaldutakoaren arabera.
De Juanaren egoera juridikoaz galdetuta, Reizabalek jakinarazi zuen ezeztatze helegitea Estatu espainoleko Auzitegi Gorenean aurkeztu duela. Hala ere, hori onartu ezean, Auzitegi Konstituzionalean ohiz kanpoko helegite bat jartzeko aukera izango dela azaldu zuen.
Ezeztatze helegitea epaia eman eta bost egunera aurkez daitekeen helegitea da. Reizabalek idatzia Madrilgo produradoreari igorri zion, eta astelehenean, Auzitegi Gorenean aurkeztekotan gelditu zen. Hogei egun barru, errekurtsoa bideratzeko Auzitegi Goreneko bigarren aretoan aurkeztu beharko dela eta dei horren zain dagoela adierazi zion “Info7”ri.
Ezeztatze helegitearen ebazpenak urte bat inguru iraun dezakeela uste du Reizabalek, baina beste hainbat egoeratan Auzitegi Gorenak nahi izan duenean egin duen moduan, premiazko prozedura abia daitekeela adierazi zuen.
Estatu espainoleko barne bide guztiak bukatuta, auzia Estrasburgora eramatearen gainean aritu zen Reizabal, baina helegite guztiak bukatzerako zigorra betea izan dezakeela adierazi zuen.
Mehatxuak non ote?
Epaiak mehatxuak zein diren azaltzen ez duela gehitu zuen Reizabalek, eta salaketa agirian agertzen ez diren terminoak daudela esan zuen. Horrek akusazio printzipioa urratzen duela salatu zuen abokatuak. Haren aburuz, epaiketan ez dira ekintzak epaitu, pertsona baizik; eta debekatuta egon arren, egilearen zigor zuzenbidea gauzatu dela deritzo Reizabalek. Epaian bertan, mehatxu delitua noiznolakoa dela adierazi eta De Juana nor den, iritzi artikuluak zein egunkaritan argitaratu diren... aintzat hartu behar direla adierazten da. Finean, «Iñaki De Juana bera delako» zigortu dutela uste du Alvaro Reizabalek.
Reunión con Segi en el tercer día de huelga de
hambre
Los miembros del movimiento pro amnistía que están en huelga de hambre desde el domingo en Hernani se reunieron ayer con una delegación de Segi. Por la tarde, realizaron una concentración en Usurbil, donde se juntaron 40 vecinos y para acabar la jornada hubo una charla en la que intervinieron Juan Mari Olano, la abogada Jaione Karrera y el médico Fernando Arburua que dieron cuenta de la situación de los presos políticos de y las últimas medidas legales. -