GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-15
Gorenak bihar aztertuko du «Jarrai-Haika-Segi» auzia
Auzitegi Gorenean bihar izango da «Jarrai-Haika-Segi» auziko ikustaldia. Bertan, Fiskaltzaren, defentsaren eta AVTren helegiteak aztertuko dira. Defentsaren aburuz, «edozer gauza» gerta liteke bihar. Bestetik, auzi hori eta beste eraso guztiak eteteko eta baldintza demokratikoak exijitzeko mobilizazio eguna izango da.

DONOSTIA

Bihar egingo dute «Jarrai-Haika-Segi» auziaren ikustaldia. Auzitegi Gorenean izango da, eta Auzitegi Nazionalak auzi horren inguruan emandako epaiaren aurka fiskalak, AVT elkarteak eta defentsak jarritako helegiteak aztertuko ditu bost epailez osatutako epaimahaiak.

Defentsak auzipetuak absolbitzeko eskatuko du eta Segi gazte erakundearen jarduera publiko eta politikoa babestuko. Fiskaltzak, berriz, lehen unean hartutako jarrera mantenduko du, eta auzipetu guztientzat 10 urteko espetxe zigorra eskatzeaz gain, Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak «erakunde terroristatzat» jotzeko eskaera egingo du. Azkenik, AVT elkarteak «terrorismoa» leporatzeko eskatu du, eta 15 urteko zigorra galdegingo du auzipetuentzat.

Orotara 42 gazte auzipetu dituzte «Jarrai-Haika-Segi» auzian. Haietako 30 bat hiru urte eta lau urte inguru egonak dira espetxean. Egun, auzipetu guztiak aske daude, orain dela urte eta erdi amaitu zen epaiketaz geroztik. Epaiketan, «legez kanpoko erakundetzat» jo zituzten Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak; ez, ordea, «erakunde terroristatzat». Hala, auzipetuetako 16ri hiru urte eta erdiko kartzela zigorra egotzi zieten; beste zortziri, bi urte eta erdiko zigorra; eta beste lau absolbitu egin zituzten.

Mobilizazio eguna

Bihar aztertuko dute auzia, eta erabakia Auzitegi Goren espainolaren esku dago. GARAk Aitor Ibero defentsa lanak egingo dituenarekin egoteko aukera izan zuen, eta bertan zer gertatuko ote den adieraztea ezinezkoa dela deritzo.

LAB sindikatuak gogor gaitzetsi du Fiskaltzaren eskaera. Haren aburuz, gazte erakundeak berriz ere, «erakunde terroristatzat» jotzea «presioa aregotzea» da. Sindikatu abertzaleak uste du eskaera hori egoera politikoan atzera egiteko xedez egin dela eta «lekuz kanpokotzat» jo du gazteriarentzat alternatiba politiko, sozial eta kulturalak eraikitzeagatik «terrorismoa» leporatzea.

Amnistiaren aldeko mugimenduaren iritziz, Euskal Herria aitortzea ukatzen duen egoeran ezinezkoa da konponbidea eraikitzeko aitortza, lurralde batasuna eta erabakien jabetzarako bidea egitea.

Azken gertakarietan PSOEk eta EAJk izandako jarrera dela-eta, bi alderdi horiek bakea ez dutela nahi uste du mugimendu horrek. «Inork ulertzen ez duen errepresiozko egoera larria» dagoela deritzo mugimenduak. PSOE eta EAJ alderdiak, egoera horri muzin egin eta prozesuari bultzada eman ordez, dauden aukerak hondoratzeko eta prozesua bera usteldu dadin arduragabe jokatzen ari direla uste du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Horregatik guztiagatik, aministiaren aldeko mugimenduak eraso guztiak gelditzeko eta baldintza demokratikoak aldarrikatzeko mobilizazio eguna egingo du bihar, «Jarrai-Haika-Segi» auziaren ikustaldiarekin batera. Egun osoan mobilizazioak izango dira Euskal Herriko herri ugaritan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Hombres uniformados secuestran en un centro oficial iraquí a docenas de personas
Euskal Herria
AI exige a Madrid el fin de la dispersión y que modifique la Ley de Partidos
Jendartea
«Las ikastolas deben tomar parte en el debate por la construcción nacional»
Jendartea
Tres detenidos por encadenarse a la maquinaria de la obras del TAV en Luku
Euskal Herria
Testigos desmienten que se tratara de quemar a un municipal en Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss