GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-15
Radio Kulturak lehen urteurrenean webgune berria aurkeztu du

BAIONA

Internet bidez zabaltzen den Radio Kultura.com-ek lehendabiziko urteurrena ospatzen du azaroan. Gero eta entzule gehiago biltzen dituen irratiak beste zerbitzu batzuk aurkeztu ditu webgune berrian. Aldi berean, orrialde berria erabilgarriagoa eta fidagarriagoa izango da.

Atzo goizean abiatu zen webgune berrian, aurreko zerbitzuez gain, euskara ikasi ahal izango da Gure Irratiarekin elkarlanean ezarri duten Herritartzen ikasketa sistemari esker. Bestalde, musikan sail berriak ezarriko dituzte emankizunen «menuan». Musika sorkuntzak entzun ahal izango dira, eta, bestalde, musika sail bat sortuko dute. Bertan, iraupen ezberdinetako eta estilo anitzetako musika emankizunak aukeratzen ahalko dira.

Errobi promotions elkarteak sortu duen irratiak ibilbidearen lehen urtean arrakasta handia izan du. Hilabetero 4.000 entzule inguru izaten ditu, eta kopuru horrek etengabe gora egiten duela nabarmendu zuten elkarteko ordezkariek.

Egitasmoa Euskararen Erakunde Publikoaren diru-laguntzen eskuetan dago orain; izan ere, finantzamendurik lortu ezean, irratia desagertu egingo baita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Hombres uniformados secuestran en un centro oficial iraquí a docenas de personas
Euskal Herria
AI exige a Madrid el fin de la dispersión y que modifique la Ley de Partidos
Jendartea
«Las ikastolas deben tomar parte en el debate por la construcción nacional»
Jendartea
Tres detenidos por encadenarse a la maquinaria de la obras del TAV en Luku
Euskal Herria
Testigos desmienten que se tratara de quemar a un municipal en Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss