GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-02
Immigrazioa eta hizkuntza, UEU eta UEMAren ardatz
·Abenduaren 14an izango dira Eibarren bi erakundeek elkarlanean antolatu dituzten jardunaldiak

DONOSTIA

«Immigrazioa eta hizkuntza politika udalerri euskaldunetan» izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) datorren abenduaren 14rako. UEUren Eibarko egoitzan egingo diren saio hauek hiru helburu dituzte, UEMAko koordinatzaile Ińaki Agirreren esanetan: immigrazioak Administrazioan orain arte lortu ez duen «sentsibilizazioaz» hitz egitea, udalerri euskaldunetan etorkinei ongietorria egiteko dagoen protokolo komun baten gabezia dela-eta Kataluniako esperientzien berri izatea, eta «Euskal Herrian dagoeneko martxan dauden proposamen zehatzak» ekartzea, «guztiak bilduta aipatu protokoloa osatzeko asmoz».

UEUko lehendakari Lore Erriondok, bestalde, egitasmoa hasieratik ikusi zuela begi onez azaldu zuen, eta Zestoako Euskara teknikari Nora Palmitano, berriz, etorkinek etorkizunean izango duten garrantziaz eta horiek euskararen «erabiltzaile aktibo» bihurtu beharraz mintzatu zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Ni Depardieu hace sombra a Fidel»
Euskal Herria
Batasuna lamenta que los estados «echen por tierra las esperanzas de este pueblo»
Ekonomia
Langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan
Mundua
Felipe Calderón se hace con el cargo por la puerta de atrás
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz pide que desaparezca la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss