GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-12-02
Floren Aoiz
Prozesuaren lidergoa

Politikagintzan nahiz komunikazio mailan, agenda markatzea oso inportantea da. Esanguratsua da zertaz hitz egiten den, eta nola, eta nork, eta zergatik, baita noiz egiten den ere. Negoziazio prozesu batean oso eraginkorrak izaten dira afera hauek, eta alde bakoitza saiatzen da erlojua bere lagun bilakatzen. Gurean, Rodriguez Zapaterok esana du bere go- bernuak maneiatu nahi duela prozesua, erritmoak eta agenda markatuz. Finean, beren ikuspegitik espainiar barne arazoa da, eta haiek dira espainiar agintariak. Badago joera honetan sakoneko hutsa: hau ez da espainiar auzia, nazioarteko auzia baizik, euskaldunok espainiar zein frantziar estatuekin duguna. Ez da harritzekoa PSOEk bere propaganda egitea, baina ez da etxe sendorik eraikitzen lastozko zutoinez. Kezkagarria da, halaber, prozesua reality baten antzera ikustea, eta erabakiak hauteskunde marketing irizpideen arabera hartzea. PPkoek oihartzuna baldin badute, gogortzen da mezua. Inkestek datu kezkagarriak eskaintzen badituzte, beste iduria ematen da. Anartean, konponketak itxoin dezake.

Bideo famatua izan da filosofia honen agerpen nabarmena, ene ustetan. Behingoz, PSOEk jarrera ofentsiboa hartu du PPren aurka, eta kostata izanda ere, hasi da Aznar eta bere ondorengoak hormaren kontra jartzen. Bideoa ikusi dut, eta amorrua egon badago: ziurrenik ez da txaloz jaso Madrilgo Genova kalean. Zabaldu da azkeneko asteetan hurbiltzen ari zirela PP eta PSOE, baina ez dirudi hau ezkontza bideoa denik. Zorigaitzez, PSOEk PPri aurre egiteko hartu duen bideak kezka handia sortzen du. Su-eten aldarrikapenetik hona deus egin ez izana goraipatzea tristea da, oso tristea. PSOEkoak harro daude, PPkoek Lizarra-Garaziko garaietan baino guttiago egin dutelako. To, hori bai poza!

Tristea da, besteak beste, ez delako lehen aldia. Estatu sektoreen arteko lehietan ohikoa da euskaldunak erabiltzea. Ikusi genuen GALen tenorean, eta berriz antzematen ari gara orain. Euskal Herriaren etorkizuna batzuen eta besteen arteko futbol partidaren pilota bilakatzen ahal da.

Gure herria ez da ergela, alta. Ongi erakutsi du orain arte. Ez dut uste gure jendarteak jostailu izatea onartuko duenik. Beharbada PPren kontraesanak nabarmentzeko urrats horrek eragina izanen du, baina Zapatero ez da horrela agertuko lider gisa euskaldunon aitzin. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Ni Depardieu hace sombra a Fidel»
Euskal Herria
Batasuna lamenta que los estados «echen por tierra las esperanzas de este pueblo»
Ekonomia
Langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan
Mundua
Felipe Calderón se hace con el cargo por la puerta de atrás
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz pide que desaparezca la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss