GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-02
«Gerra auzitegiak» ixteko eskatu du Askatasunak «aurrera jo ahal izateko»
Euskal Herrian zabaldutako prozesuak aurrera egin dezan eta «baldintza demokratikoak» lortzearren, Askatasunak ezinbestekotzat jo zuen atzo «gerra auzitegi bereziak» desagertzea. Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eta Parisko 14. Sekzioaren jarduna salatu zuen horrela, prozesua «baldintzatzeko tresnak» direlakoan.

DONOSTIA

Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eta Parisko Auzitegiko 14. Sekzioaren jarduna gogor gaitzetsi zuen atzo Askatasunak. «Gerra auzitegi bereziak» direla nabarmendu zuen, eta azken zortzi hilabeteetan ­ETAk ekintzen etenaldia iragarri zuenetik igarotako epean­ «errepresioa eta salpuespen neurri eta erabakiak areagotu» egin dituztela gaineratu. «Metodo ez demokratikoetan oinarritutako auzitegiak dira. Horietan, euskal herritarrontzat ez dago gutxieneko berme judizialik, ez dago inpartzialtasunik», ziurtatu zuten amnistiaren aldeko antolakundeko ordezkari Anaiz Funosasek eta Julen Larrinagak.

Unai Errea eta Itziar Larraz abokatuekin eta Oihana Agirre Askatasuneko kidearekin egin zuten agerraldia Donostian bi eledunek, datorren astean Madrilen eta Parisen hasiko diren «bi epaiketa bereziren» testuinguruan: hiriburu espainolean, hilaren 4an eta 5ean, 13 gasteiztar ­tartean Unai Romano­ epaituko dituzte; eta Parisen, 4an, 5ean eta 6an, Larraz, Errea eta lau euskal preso politiko. Lehenengoaren bitartez, Larrinagaren eta Funosasen arabera, «torturaren erabilera legeztatu nahi dute», eta bigarren auziarekin «abokatuen lana kriminalizatzea» dute xede.

«Etsaitzat daukatena zigortu»

Auzitegi Nazionalaren eta 14. Sekzioaren «izaera berezia» gogorarazi ostean, azken urteotan bi estatuek euskal independentisten aurka etenik gabe zigor kodeak aldatu eta «neurri bereziak indarrean jarri» dituztela gaineratu zuten, «behar errepresiboetara moldatzeko. Hor dira inkomunikazio legea, Alderdien Legea, ‘Parot doktrina’ bezalako jurisprudentzia bereziak, gero eta kartzela zigor handiagoak... Auzitegiok helburu zehatz bat dute: etsaitzat daukatena zigortzea».

Horien guztien bitartez, «terrorismoaren kontzeptu lausoa eraiki» dutela salatu zuten, «eta hor gero eta gauza eta pertsona gehiago sartzen dira».

«Gerra auzitegiak ixteko» eskaria egin zuten, «prozesu demokratikoa baldintzatzeko tresnak baitira. Prozesuak aurrera egin dezan, desagertu egin behar dute». Ildo horretan, hilaren 4an eta 5ean mobilizatzera deitu zuten, «baldintza demokratikoak» aldarrikatzearren.



Apunteak
Bi auzitegien aginduz, 48 atxiloketa

DONOSTIA.­ Askatasunaren arabera, Auzitegi Nazionalak eta 14. Sekzioak 48 atxiloketa agindu dituzte «zio politikoengatik» zortzi hilabeteotan, eta 26 herritar kartzelatu dituzte. Epe horretan izandako gainerako 46 atxiloketak, mobilizazio, protesta edota propaganda ekintzetan gertatu dira.

«Eskubide politiko eta zibilen murrizketa»

DONOSTIA.­ 52 ekitaldi politiko debekaturik, 71 epaiketa, «jauzi kualitatiboa dakarten epaiak» (De Juanarena, esaterako), 1.460.000 euro bermetan, ordezkari politikoen aurkako prozedurak, herrikoen aurkako operazioa, 167 preso askatasun eskubidea urratuta... Martxoaren 22tik jazotako gertaerak dira.

Koldo Danborenea ez dago espetxean

DONOSTIA.­ Joan den martxoaren 27an Ertzaintzak Bilbon Daniel Yanizekin batera atxilotutako Koldo Danborenea preso dagoela argitaratu zuen atzo GARAk, su-etenaren ostean gertatutako polizia-operazioen xehetasunak jasotzen zituen taulan. Datua ez da zuzena, Danborenea aske baitago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Ni Depardieu hace sombra a Fidel»
Euskal Herria
Batasuna lamenta que los estados «echen por tierra las esperanzas de este pueblo»
Ekonomia
Langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan
Mundua
Felipe Calderón se hace con el cargo por la puerta de atrás
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz pide que desaparezca la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss