GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-02
Euskal egutegia aldarrikatzeko hilaren 6an mobilizazioetara deitu du EHBEk

IRUÑEA

Hezkuntza sistema nazionala lortzeko bidean, euskal eskolak euskal egutegia behar duela aldarrikatzeko mobilizazioetara deitu du hilaren 6an Euskal Herrian Bere Eskola (EHBE) taldeak.

Hala, manifestazioa egingo dute eguerdiko 13.00etan Errenteriako HerrikoEnparantzatik abiatuta. Horrekin batera, «Euskal eskolak euskal egutegia» lelopean elkarretaratzeak egingo dituzte Ordizian, Aretxabaletan, Zallan, Algortan, Bilbon, Gasteizen, Bergaran, Iruñean eta Donostian.

Era berean, egutegi propioaren aldarrikapenak barne hartzen dituen deialdiekin bat egin du EHBEk: hala nola, Ikasle Abertzaleek Euskal Herri osoan euskal eskola nazionala irudikatzeko antolatu dituzten herri eskoletan, LABek Euskal Herriko hiriburuetan antolatu dituen elkarretaratzeetan eta Bai Euskal Herriari ekimenak arratsalderako Durangon antolatu duen manifestazioan.

EHBEk zera nabarmendu zuen: «Egutegia ez da zerbait teknikoa soilik, egutegia antolaketa jakin baten parte da, nazio antolaketa eta egituraketa jakin baten parte».

Egun, ordea, Estatu espainolak zein frantsesak bestaarrotzak inposatzen dituztela gogorarazi zuen EHBEk: abenduaren 6a (Konstituzio espainolaren eguna), uztailaren 14a (Frantses Errepublika aldarrikatu zuten eguna) edo urriaren 12a (Hispanitatearen eta Guardia Zibilaren eguna).

Iaz, abenduaren 6an, zazpi ikastetxek ateak zabaldu zituzten, eta aurten 12 izango dira. Beste seik «Lakuaren presioari» ezin izan die eutsi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Ni Depardieu hace sombra a Fidel»
Euskal Herria
Batasuna lamenta que los estados «echen por tierra las esperanzas de este pueblo»
Ekonomia
Langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan
Mundua
Felipe Calderón se hace con el cargo por la puerta de atrás
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz pide que desaparezca la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss