GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-02
Ehunka pertsona hil ditu «Durian» tifoiak Filipinetan
·Mayon sumendiaren magalean dauden hainbat herrixka errauts azpian geratu dira

«Durian» tifoiak Filipinetako iparraldean eta erdialdean eragin dituen hildakoak eta desagertutakoak 400 bat izan daitezkeela uste zuen atzo Gurutze Gorriak. Mayon sumendiaren magalean dauden herriak txikitu ditu tifoiak. Haize bortitzak eta euri zaparradek errauts azpian utzi dituzte hainbat herri.

MANILA

Ehunka pertsona zendu dira Filipinetan “Durian” tifoiaren ondorioz. Euriak eta haize bortitzak herrialdearen iparraldea eta erdialdea jo dute gehienbat.

Gurutze Gorriaren esanetan, baliteke 400 bat hildako izatea, tifoiak jo dituen hainbat herrixkatan ezin delako oraindik sartu. Gainera, hogei mila lagun baino gehiagok euren herriak utzi behar izan dituzte tifoiaren ondorioen beldur, Hondamendi Naturalak Koordinatzeko Zentroak jakinarazi zuenez.

Albay eskualdean, Filipinetako erdialdean, batez besteko 190 kilometro orduko haizeteak izan dira, eta batzuetan 225 kilometro ordukoak ere bai. Kalte oso larriak eragin dituzte. Bertan bizi diren milioi bat biztanletik gora argindar barik geratu ziren, eta hori erreskatea zailtzen ari da. Horretaz gain, telefono lineak etenda eta errepideak itxita zeuden tifoiak gogorren jo dituen lurraldeetan.

Albayko egoera bereziki larria da, haizeak eta euriak Mayon sumendiak ­Filipinetako aktiboena­ jaurtitako errautsa eta harriak eraman dituztelako eta herrixka ugari errauspean gelditu dira. Mayonen magalean dagoen Padang herrian, esaterako, etxeen teilatuak baino ez dira ikusten. «Denda guztiak itxita daude eta keroseno lanparak besterik ez ditugu», azaldu zion Legazpi herriko biztanle batek BBCri.

Bestalde, ez dago Catanduanes, Marinduque eta Mindoro irletara sartzerik, baina txikizioa handia izango delakoan dago Gurutze Gorria.

“Durian”ek Manila joko zuela iragarri zuten adituek, baina orduak igaro ahala, indarra galtzen joan zen. Ahuldutako tifoiak hiriburuaren hegoaldea zeharkatu zuen eta Txinako hegoaldeko itsasorantz joan da.

Filipinetako uhartedia 7.000 irlak osatzen dute. Guztira, 83 milioi inguru biztanle ditu, baina gehienak hamaika uhartetan bizi dira. Tifoiak, lurrikarak eta erupzioak ohikoak dira, uhartedian 20 sumendi daudelako. Azken hilabeteotako laugarren tifoia da “Durian”. Joan den irailean 200 pertsona hil zituen “Xangsane” tifoiak.

Zikloien garaian hamar eta hamabost zikloi artean egoten dira. Euri sasoiarekin batera etortzen dira, maiatzetik ekainera eta urritik azarora. Beraz, adituen arabera, baliteke “Durian” garaiko azkena izatea.



Otra catástrofe producida por un «lahar»

DONOSTIA

Los expertos en vulcanología identifican el fenómeno que ha destruido numerosos pueblos filipinos como «lahars». Es un torrente enorme de lodo y de cenizas volcánicas frecuente en la época de ciclones en los países tropicales volcánicos, como Indonesia y Filipinas, y suelen ser muy destructivos, según explicó Juan Pablo Toutain, geofísico del Observatorio de Midi-Pyrénées con sede en Tolouse (Estado francés). «Cuantas más cenizas, más pendiente y más lluvias hay, más grande es el riesgo», subrayó. Los depósitos volcánicos no consolidados ruedan cuesta abajo con el agua de la lluvia, a tal velocidad que se lleva por delante todo lo que encuentra, como troncos, etc, explicó.

El lahar es un término de origen indonesio que la comunidad científica adoptó para definir este fenómeno que ha causado miles de muertes en todo el mundo. Cabe destacar el terrible drama sucedido en 1985 en la localidad colombiana de Armero, donde un lahar provocó 23.000 muertos.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Ni Depardieu hace sombra a Fidel»
Euskal Herria
Batasuna lamenta que los estados «echen por tierra las esperanzas de este pueblo»
Ekonomia
Langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan
Mundua
Felipe Calderón se hace con el cargo por la puerta de atrás
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz pide que desaparezca la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss