GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-12-17
Julen Murgoitio
Fosilak

Gauzak zelakoak diren. Orain urte mordo bat Txileko hiriburuko Moneda Jauregia sutan jarri zuen uniformedun hura sutan jarri dute oraintsu handik gertu, haren hilotza errauts bihurtzeko. Jendaila horren hilotzak errausteko bada, izan bitez errauste plantak munduan zehar! pribatuak badira ere! horien hondakinak, dominetako metala barne, birzikla ezinak direlako. Garbitasun demokratikoaren izenean; seguru Kioto gizajoak ulertuko duela! Ez dit ardura kasu honetan ontzi-legea bete ez izanak, hots, ontzia berreskuratzeko legearenak; ontzia eta guztiz sartu dute labera, gorpua eta uniformea bera hain zuzen, txapela barne. Bere uniformearen dominak herritar askoren doluminetan oinarritu zituena errauts atera dute labetik. Lastima bakarrik joan dela la- bera, eskoadroi bereko askok oraindik ere arnasa hartzen segitzen dutela, Txilen eta Estatu Batuetan besteak beste, beti ere uniformearen itzal zabalean. Ez dezatela labea desmunta, momentuz! A-8an autotan legez hilotz-ilarak ikusi behar baitira laberako bidean. Tira! epaile alferrek amaitu ez zutena Lurrak berak amaitu beza: jenerala epaitu eta zigortu. Berme guztiekin epaitu, horixe baietz, jakina, baina zigortu ere, berme berberekin, badaezpada. Horren errautsekin zer egin da oraingo arazoa. Hautsak, paparreko botoi-zatiak, botetako kordoi-puskak, metal herdoilduakŠ zer egin hondakin arriskutsu horiekin? Lurrak geldotu bitza sakonera handiko bero itzelean, behin betiko inerte eginez. Badaezpada ere. Eta han behean geratu bitez, inerte beti ere, eskoadroiko lagunen zain, Txilekoak izan zein Estatu Batuetakoak izan, besteak beste. Denontza-ko lekua baita beheko zer bero zabalean.

Sakon, bai, oso sakon geratu daitezela betirako jeneralaren hondarrak. Hego Amerikan mendikate berriak sortuko dituen hurrengo orogenia jatorrak, lurrikarak lurrikara eta sumendiak sumendi, hondarrok azaleraino ez igotzeko beste sakon. Badaezpada. Ez dadila gertatu hirurogeita hamar milioi urte pasatuta geologoren batzuek indusketa lanean ibilita haren aztarna erraustu fosilduak topatzea. Ez. Barreiatuak badira ere, ez. Gerora ere zer edo zer topatzekotan jator bizi izandako izakien fosilak izan daitezela, plesiosauroak, dinosauroak, diplodokoak, idiak, antxoak eta horrelakoak, belarjale zein haragijale, lurtar edo urtar, narrasti zein igokari, baina jator bizi izandakoenak, argiaren argian eta ez uniformeen itzalean. Inondik inora ere ez ditzatela topatu sarraskijale uniformeduna izandako militar zatarrenak. Hirurogeita hamar milioi urte barruko lurtarrek jakin ez dezaten zer-nolako fauna zebilen mundutik XXI. mendearen atarian. Fauna eta flora! Portzierto, zein egoeratan izango da hemengo prozesua hirurogeita hamar milioi urte barru? Mahai politikoa behingoz eratua bai ote? Segituko al du berifikazio lanetan gobernu zentral fedegabeak? Eta euskal selekzioez zer berri? Ee? Obratan jarraituko akaso Herri hau?... -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss