GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-12-17
Alvaro Reizabalekin ados

Lerro hauen bidez, Alvaro Reizabalek 2.006ko abenduaren 16an idatzitako “Amarrado al duro banco” izeneko artikuluarekin izan dudan sintonia erabatekoa ­artikuluari ez zaio hitzik falta eta ez du hitzik sobera­ azaldu nahi nuke. Iritziak iritzi, De Joana Chaosek libre behar baluke, sasikonstituzional guztien gainetik eta prozesua leherraraz zezaketen hodei trumoitsu guztien azpitik.

Joan Mari Irigoien - Idazlea



Askatasunaren eguna iritsiko da
Hilak 17 garaiz etorri da aurten ere. Adinak ez du barkatzen. Gaur jaikiko gara, egunero bezala alarmak esnatuta, baina gaurkoa ez da egun arrunt bat. Zein erraza egiten zaigun gertu ditugun lagunak zoriontzea, dei baten bitartez, segapotoaz mezu bat bidaliz, kafetxo bat edanez etxe azpiko tabernan, edo parranda on bat botaz. Baina etxetik ehunka kilometrora zaude bahituta, ezingo zaitugu zoriondu, ezingo dugu denok batera ospatu merezi duzun bezala, baina lau hitz hauen bitartez, jakin ezazu zurekin garela, ez distantziak ez kristal hotzak dituen zulo txiki zikinek ezingo dute ekidin gure berotasuna zuregana ailegatzea. Iritsiko da askatasunaren eguna, eta hor egongo gara, elkarrekin eman ezin izan ditugun urtebetetze egunak ospatzeko, parranda on bat eginez. Hori bai, zure kontu e? Zorionak Hartza eta muxu handi bat.

Iker Espolosin, zure lagunen izenean



Las mentiras de Azkarraga
Sr. Azkarraga: Me dirijo a través de este medio de comunicación a usted a fin de hacerle llegar mi indignación y tristeza, al haber constatado personalmente hasta qué punto es capaz de manipular a la gente, dando informaciones que no son ciertas, es decir que son mentiras ante problemas que no es capaz de solucionar. En concreto al que me refiero es a la huelga de los trabajadores de la Administración de Justicia. Llevamos ocho semanas de huelga y Vd., para justificar su postura, ha realizado varias declaraciones que no son ciertas, entre ellas:

­Que los sindicatos no han negociado y que así, como de repente, hemos iniciado la huelga. ¿En qué cabeza cabe esta afirmación, que sin negociaciones iniciemos una huelga, con lo que esto supone? ¿Alguien se lo puede creer? Este es un problema de más de nueve años, en los que ustedes, al menos, llevan tres con posibilidades legales de solucionarlo

­Que por su parte ha realizado cuatro ofertas cuando en realidad han sido dos. ¿Siempre cuenta la historia así?

­Que con lo que nos ofrecían nos equipararíamos a los mínimos de los trabajadores del Gobierno Vasco. Sí efectivamente, esto es así, siempre y cuando lleváramos trabajados como mínimo 21 años.

En resumen, lo que he podido constatar es que para justificar sus posturas, cuando no tienen argumentos válidos, se sirve de mentiras. Lo que me hace preguntarme qué información habré tenido relacionada con otros problemas políticos o sociales a los que yo no tengo acceso directo. Si en el trocito que me incumbe he visto lo que he visto, qué puede haber por detrás. ¡Qué tristeza!

Puri Portillo - Bilbo



Zintzo jokatuz
Ederto ESAIT; hartutako erabakiarekin guztiz bat egiten dudala esatera nator. Tamalez herri honetako pertsona batzuk autonomistak izatea dute helburu eta ondorioz autonomia horren kudeaketa dute ogibide.

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) kirol federazio gehienekin ere hala gertatzen da; beraz, euren mugak edo euren existentzia babesten duen legerik ez dute inoiz gaindituko. Euskal Kirol Federakundeen Batasuna (EKFB) sortzen dute, «gure Kirol Selekzioen bidez euskal kirola nazioartekotzea» bilatzea helburu duena.

Esan beharrik ez dago, euren ikuspegitik «gure kirol selekzio» deritzena soilik Euskal Herriko hiru lurralderi dagokiela. Eta nabaria da Federazioen Batasunak ez duela ESAITek duen ikuspegi bera.

Zorionez, Euskal Herrian badaude hamaika adibide eta pertsona zintzo, euren lanari esker, lege edo mugetatik at zegoena herriaren beharrei erantzunez egia bihurtu dutenak; ikastolak, zerbitzu militarra, zentral nuklearrak...

Benetako Euskal Selekzioak lortzeko borondateaz gain, zintzo jokatzea erabat ezinbestekoa da; eta Euskal Herrian, horrek mugak eta legeak gainditzea dakar.

Gure arbasoek zintzo jokatu zutelako gara, eta zintzo jokatzen badugu Benetako Euskal Selekzioak lortuko ditugu.

Horregatik, ESAIT, herriaren nahiaren, beharraren eta eskubidearen alde egiten duen helburua argi izatea beharrezkoa da; zintzo jokatzen ez dutenek herria nahas ez dezaten.

Aratz Gallastegi Sodupe

Berango


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss