GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-17
Andoaingo gaztetxearen alde altxatu dira Euskal Herriko ahots ezagun ugari
Askok beren lehen pausoak bertan eman zituztelako eta beste askok bertan ikasi zutelako «musika modu askean sortzen eta musikaz lagunartean gozatzen», Euskal Herriko taldeen ordezkaritza oso zabala bildu zen atzo Andoaingo gaztetxean. Atzo ez ziren oholtza gainean aritu, koska jaitsi eta behealdetik egin zuten oihu gaztetxearen alde eta azkenaldian jasaten ari den erasoen kontra. Esan zutenez, «defentsa musikala» egiteko prest daude.

ANDOAIN

Agertokiko koska jaitsi eta prentsaren aurrean bilduta ikusi ahal izan ziren atzo Euskal Herriko hamaika musikari ezagun. Indarrak batzearen arrazoia Andoaingo gaztetxearen alde egitea izan zen, bertan azken hogeita bi urteotan kontatu ezineko musika emanaldiak izan baitira. Bap! eta Inoreneroni taldeetako kide Okene Abregok euskaraz eta Barrikadako El Drogas-ek gaztelaniaz musikari eta talde guztien izenean adierazpen bat irakurri zuten, «gaztetxearen kontra gertatzen diren erasoak eta presioak salatzeko eta gaztetxearen aldeko defentsa musikalean» hor izango direla «aldarrikatzeko».

Nabarmendu zutenez, Andoaingo gaztetxeak 22 urteko ibilbide mardula dauka egina. «Milaka izan gara gaztetxeko agertokitik igaro garen musika taldeak. Hemen bildu garen musikari askoren lehen pausoak gaztetxe honetan emanak dira eta urte hauetan guztietan topaleku izan dugu musikari zein musikazale moduan». Musikari horien ustez, gaztetxea «ezinbestean» dago lotuta Euskal Herriko musika mugimenduarekin. «Hogeita bi urte dira kontzertuak era autogestionatu batean antolatzen direla, hogeita bi urte kalitatezko emankizunak eskaintzen direla». Gauzak horrela, Andoaingo gaztetxeak kultura «hitza hizki handiz idazten erakutsi» diela adierazi zuten. Musikarien ustez, Andoaingo herriaren eta Euskal Herriaren bizitza kultural eta musikalean «ezinbesteko zutabea» izan da Andoaingo gaztetxea eta, horregatik, ezin da ulertu herriko Udalak azkenaldian gaztetxeari eraso egin izana. «Andoaingo Udalari gaztetxean egiten diren ekimenak onartzeko eta errespetatzeko eskatzen diogu. Gaztetxeak, azken hogeita bi urteetan bezala, autogestioan eta independentzian lan egiteko eskubidea bermatzea ere eskatzen diogu, eta gaztetxearen kontrako errepresioa eten dezala».

Honako musikariak eta taldeak gerturatu ziren atzoko agerraldira: Fly Shit, RoyalCanal, Las Culebras, Barricadako El Drogas, Doctor Deseoko Francis, Captain Nemo, Kauta, Brigada Criminal, Naiz Roxa, Gaizkińe, Neubat, Lisabö, Erantzun, RAS, Fermin Muguruza, Inoreneroni, Kokein, Izeba Pilarren Ilobak, Yul eta Txerra RIP taldekoak, Supercools, Puto amoak Matematiketan, R, Nuevo Catecismo Catolico eta Ezin Izan. Beste talde askok ere beren atxikimendua eman dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss