EAE-ANV bigarren indarra da Gipuzkoan

PSEk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan eta EAE-ANV bigarren indarra da, ia 73.000 boz eskuratuta. EAJ eta EAk jaitsiera handia izan dute.

28/05/2007 12:05:00

DONOSTIA-. EAE-ANVk PSEk baino 4.000 boz gutxiago lortu ditu, guztira ia 73.000. Datu ofizialak kontuan hartuta, PSEk eta EAJk hamaseina eserleku izango dituzte Batzar Nagusietan, zazpi EAk eta seina PPk eta EB-Aralarrek.

EAE-ANVren zerrendak baliogabetu izan ez balituzte, ordea, egoera bestelakoa litzateke: PSEk eta EAE-ANVk hamabina eserleku lortuko lituzkete; EAJk bat gutxiago, sei EB-Aralarrek eta bosna EAk eta PPk.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo