GARA > Idatzia > Ekonomia

LABen ustez, Nafarroako LEPk ez du behin-behinekotasuna murriztuko

Nafarroako Gobernuak orain gutxi iragarritako Lan Eskaintza Publikoko 1.299 lanpostuek ez dutela Administrazioan egun dagoen behin-behinekotasuna murriztuko salatu du LABek. Sindikatuaren ustez, Osasunbideak eskaintzen dituen 604 lanpostuak ez dira nahikoak.

Rebeka CALVO |

 

Sanzen Gobernuak orain gutxi iragarritako Lan Eskaintza Publikoko 1.299 lanpostuek ez dutela dagoen behin-behinekotasuna murriztuko adierazi du Nafarroako Administrazioko LAB sindikatuak.

Adierazle moduan, Nukleo Administrazioko Langileriaren Batzordeko arduradun Isabel Artiedak salatu zuen Hezkuntza eta Osasun departamentuetan kenduta, gainerakoetan langileek 30.000 ordu gehigarri egin behar izan zituztela iaz. «2006an, gainera, zerbitzuetako asko pribatizatu zituzten, eta lanpostu asko ez dira LEPra atera 2001az geroztik», esan zuen.

 

«Errealitatetik kanpo»

LABeko Nafarroako Administrazioko Hezkuntza Departamentuko arduradun Iker Pontestak azaldu zuen 2007ko deialdian eskainitako lanpostu kopurua «oparoa» izaki, «ez duela egonkortasuna bermatzen, ezta «prekarietatea bukatu» ere. «Errealitatetik kanpo dago», adierazi zuen. «Euskarazko ereduen aldeko eskaria handitzen doa eta joango da, eta aldi baterako irakasleek bete beharko dituzte hutsune horiek. Hala, behin-behinekotasunean bizi diren ordezko eta kontratatuen multzoa handitu egingo da», esan zuen.

Pontestak, gainera, gaztelaniaz eskaintzen diren lanpostuak 303 direla esan zuen; eta euskarazkoak, berriz, 111. «Proportzioa euskarazko matrikulazioaren etengabeko igoerak markatzen duenaren kontrakoa da guztiz; ez dio erantzuten Nafarroako gurasoen eskaeraren joerari», azaldu zuen.

Osasunbideko egoera ere antzekoa da; izan ere, 2005eko abenduaren 31ko datuen arabera, langileria osatzen duten 8.385 pertsonetatik 4.858 dira finkoak, eta 3.565, behin-behinekoak; hau da, %42,5.

Funtzio Publikoko mahai negoziatzailearen LABeko ordezkari Txomin Gonzalezek eskaintzen dituzten 604 lanpostuak eskastzat jo zituen: «2006an 346 pertsonak hartu zuten erretiroa, horietatik 150 eta 175 artean Osasunbiden. LEP iragarri, hori gauzatu eta lanpostuak betetzen diren arte hiru edo lau urte pasatzen direla kontuan hartuta, orain eskainitako 604 postuak bete arte beste 600 edo 700 lanpostu bete gabe geldituko direla ikusten dugu». Horrek langileria txandakatzea eraiten du, eta Nafarroako osasun zerbitzu publikoan «eraginkortasunik ez izatea» eta «sorospen-zerbitzuan kalitatea murriztea» ekarri duela azaldu zuen.

Compañeros de Iñaki González Zorita, de 53 años y muerto el lunes en un accidente laboral, se concentraron ayer en el puerto de Santurtzi -en la imagen- contra la inseguridad laboral. Los trabajadores muertos en Euskal Herria a lo largo del presente año son ya catorce .

legez kanpokoa
Legearen arabera, Nafarroako Administrazioko behin-behineko hitzarmenek gehienez bost urtekoak izan behar dute. Askok, ordea, epea pasatuta ere, berdin jarraitzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo