GARA > Idatzia > Ekonomia

EHLGri udalek emaniko diru-laguntzen auzia aztertu dute epaitegian

GARA |

 

Euskal Herriko Laborantza Ganberari 26 udalerrik emandako edota ematea onartutako diru-laguntzak deuseztatzeko eskatu zuen, atzo, Paueko auzitegian, Errepublikako komisarioak.

Paueko Ganbera ofizialaren pareko eginkizunak egitea, udalerrien eremu geografikoa gainditzea eta deiturarekin nahasmena sortzea izan ziren bere argudio nagusiak udal-deliberoak indargabetzeko.

Jo Montier abokatuak banan-banan erantzun zituen komisarioaren baieztapenak. EHLGk laborantza garatzeko Paueko Ganberak egiten ez dituen beste ekimenak gauzatzen dituela, EHLG deiturarik ez zegoela aldez aurretik Errejistro ofizialean eta auzitan dauden herrietan laborantza jardun ekonomiko nagusia izaki, herriko etxe horiek ez direla beren eskumenetik at joan esan zuen.

Epaitegiak hamabost egun barru jakinaraziko du bere erabakia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo