GARA > Idatzia > Iritzia

Haur soldaduen drama bukatzeko pauso txiki bat, baina arazoaren muinari heldu gabe

Gaur egun munduan 250.000tik gora haur soldadu daude. Zifra ikaragarri horren atzean badira beste horrenbeste drama pertsonal eta gizakiak lotsatzeko moduko motibo. Atzo 58 herrialdek «Parisko Konpromisoak» sinatu zituzten munduko gatazka armatuetan haur eta adingabeko gazteak erabiltzea bukatzeko eta, halaber, erabilera horren erantzuleen zigorgabetasunari aurre egiteko. Konpromisoa beharrezkoa da arazo mingarri horren konponbidera hurbiltzeko eta, hortaz, atzokoa pauso bat da. Baina ez da nahikoa, ezta hurrik eman ere. Batetik, «Konpromiso» horiek ez dute balio juridiko loteslerik eta, ondorioz, ez dituzte sinatzaileak ezertara behartzen. Bestetik, munduko herrialdeak, beren aurrekontuetan gerrarako sail handiak sartu gabe, gatazkak bide diplomatikotik konpontzen saiatuko balira, arma salmenta sustatuko ez balute eta potentzia handiek salmenta hori gardentasun osoz agertzea utziko balute; hau da, gaur egungo mundu-antolaketaren, nazioarteko harremanen eredua demokratizatzeko ahalegina egingo balute, arazoa konponbidean legoke. Zoritxarrez, hipokrisia ugari eta arazoaren kausa estrukturaletara jotzeko borondate urria sumatzen da oraindik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo