GARA > Idatzia > Kultura

Xabier Paya, Sustrai Colina eta Anje Duhalde, Gure Irratiari laguntzen

Lapurdiko Gure Irratiaren aldeko jaia izango da gaur, Bilbo Hiria Irratiak antolatuta. Arrazoia, agerian denez, Gure Irratiari elkartasuna adierazteaz gain, diru pixka bat biltzea da, Gure Irratiak orain arte egindako lanari eusten laguntzeko asmoz; izan ere, joan den abenduaren 5ean suak irrati horren instalazio guztiak suntsitu zituen. Triki-poteoa eginda hasiko da Ledesma kalean. 14.30ean, eta Kafe Antzokian, bertso bazkaria izango da Xabier Paya eta Sustrai Colina bertsolariekin. Azken horiek bukatu ondoren, Anje Duhalderen kantaldiak amaiera emango dio jaiari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo