GARA > Idatzia > Kultura

Donostiako Lehen Samba Jardunaldiak egingo dituzte asteburuan

Astebururako, Donostiako Taupada Samba taldeak, Banda Bat kultur elkartearen laguntzarekin, Donostiako Lehen Samba Jardunaldiak antolatu ditu. Urgull mendiko Guardetxean ( Donostiako Alde Zaharrean), Nafarroako eta Gipuzkoako taldeak batuko dira, guztira 60 perkusionista inguru. Denera bost talde elkartuko dira asteburuan: Bastu Gaitu (Malerreka, Nafarroa), Batucada Supongo (Iruñea), La Tribu (Donostia), BTK (Usurbil) eta antolatzaile bezala Taupada Samba taldea. 22.00etatik 00.00etara bitartean, batucada erakustaldia izango da. Bihar, 19.00etan, Donostiako Alde Zaharretik hasiko den desfile horretan hainbat taldek sortutako samba erritmoak entzun ahal izango dira kaleetan barrena.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo