GARA > Idatzia > Kultura

Korrika-k emanaldi kulturalaren berri emateko 20 herritan karpa jarriko du

Korrika Kulturalean berrikuntza bat izango da aurten: Kulturbira. Herririk herri, ohiko Korrika Kulturalari gehituko zaizkion emanaldiak bultzatzeko sortu dute proiektu hori, eta gaur hasiko da, Korrika bezala, Karrantzan. Horiek hala, ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, Korrika-ren azpiegituraren eta emanaldi kulturalaren berri emango duen karpa jarriko du 20 bat herritan. Herri horietako kaleetan kale antzerki bat ere izango da, Eidabe antzerki taldeak antzeztua; Korrika-ren inguruko iragarki bat grabatzen arituko da zinema talde bat, eta herritarrak izango dira protagonista Kulturbirak Karrantzan egingo duen lehen bisita.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo