GARA > Idatzia > Euskal Herria

EHEk EEPren eta Lakuako Gobernuaren arteko akordioa iruzurtzat jo du

GARA |

Lakuako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen gaietan elkarlanean aritzeko hartutako konpromisoa «historikotzat» jo zuten bi aldeek, eta Euskal Herrian Euskaraz-en iritziz, onartezina da funtsean aldaketa gutxi batzuk onartuko dituen akordioa horrela izendatzea.

Erakundeak salatu duenez, benetan historikoa dena «euskaldunei hizkuntz eskubideak urratzea da, eta akordio horrek egoera luzatu baino ez du egiten». Bide batez, EEP estatu frantsesaren tresna dela azaldu eta «estatu horrek hizkuntza gutxiagotuekin duen jarrera suntsitzailea» salatu zuen. EEPren proposamenean gabeziak ikusi ditu; hala nola, «ofizialtasuna ez duelako aipatu ere egiten» eta ez dituelako «euskararen beharrak aintzat hartzen».

«Asmo adierazpena»

Lakuako Gobernuaren 25 urteko jardunaren ondoren Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian euskara bigarren hizkuntza dela gogorarazi, eta Gobernuaren politika gaitzetsi du EHE-k. EEPri dagokionez, «asmo adierazpen» bat bertzerik ez dela eta gaur egungo legediarekin euskararen normalizazioa ezinezkoa dela salatu du. Gizartea engainatzen saiatzeari uzteko eskatu die bi aldeei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo