GARA > Idatzia > ATHLETIC

ATHLETIC Zuri-gorriak Atleticoren aurkako partida prestatzen ari diraREAL Champions League

Etxeberria prest dago, baina zalantza da Prietok jokatuko duen La danza clásica tomará Baiona durante la próxiásica tomará

Litekeena da Gaizka Bergara bigarren taldekoak osatzea defentsa biharko hamaikakoan, Prieto azkenean sendatzen ez badaEl Alaves logró su primer triunfo en Mendizorrotza ante la Real, reafirmando las aspectomando las aspectomando las aspectos

GARA | BILBO

Azkenean albiste on bat jaso du Athleticek erizaindegi zuri-gorritik: Joseba Etxeberriari gastroenteritisa sendatu zaio, eta, beraz, Madrilen jokatzeko prest egongo da bihar. Manek, hala ere, arazoak izaten jarraitzen du hasierako hamaikakoa egiteko, Luis Prietok jokatuko duen zalantza azken unera arte mantenduko baita.

Bazirudien atzelari bizkaitarra Vicente Calderonen berragertuko zela, azken asteotan jokoz kanpo eduki duen zuntz haustura sendatu baitzaio. Baina Prietok ezin izan zuen osteguneko entrenamendua amaitu, eta, atzo, irten ere ez zen egin, medikuek gimnasioan lan egitea hobeto zuela erabaki baitzuten. Adi egon behar, beraz, gaurko saioan, azken unera arte izango baita zalantzan.

Albiste txarrena baieztatzen badute, Mane entrenatzaileak sekulako arazoak izango ditu berriro ere hasierako hamaikakoa betetzeko, eta azken asteotan ohitura bihurtu da egoera.

Premia larrienak defentsan topatzen ditu, zigorrek eta lesioek ia jokalari barik utzi baitute talde zuri-gorria. Luis Prieto berragertzeak, izan ere, Athleticek behar zuen konponbidea zirudien Vicente Calderoneko norgehiagokari begira, Fernando Amorebietari, Betisen aurkako partidan, bosgarren txartel horia atera baitzioten. Taldean zentral bakarra -Josu Sarriegi- utzi du, Ustaritz Aldekoaotalorak min harturik jarraitzen duela kontuan hartuta.

Baina, berriro ere, postu gehiegi daude libre, jokalari gutxirentzat. Unai Exposito eskuinerako -badirudi Iban Zubiaurrek denbora gehiago behar duela sasoiko egoteko-, Javi Casas ezkerrerako, eta Josu Sarriegi erdialderako. Luis Prieto zalantzan egonda, litekeena da Manek Bilbao Athleticera begiratzea defensa betetzeko. Gaizka Bergarak, hala, lehen taldearekin hamaikakoan lehen aldiz aritzeko aukera izan dezake.

Ander Murillo izan daiteke entrenatzailearen beste aukera bat, baina donostiarra pibotetik mugituz gero, arazoak beste lerro batera zabalduko lirateke, jokatu ezin dutenen zerrenda galanta baita erdialdean ere.

 

Sendatuta

Aurreko lerroetarako, behintzat, Manek gizon bat berreskuratu du: Joseba Etxeberria. Elgoibartarrak ezin izan du azken hilabetean jokatu, behatza apurtu baitzuen, eta ostegunean, gainera, ezin izan zuen lan egin gastroenteritisa zela-eta. Baina atzo normal entrenatu zen eta, jokalariak berak aitortu zuenez, ondo dago.

Gainera, aurrelari elgoibartarrak onartu zuenez, ez daude jokalari asko, eta, beraz, taldearen egoerak ahalegin bat egitea merezi dezake. Etxeberriak azaldu zuen: «Pare bat egunotan gaizki pasatu dut gastroenteritisa dela-eta, baina hobeto nago. Behatza ere hobeto daukat. Azken azterketaren arabera, badirudi hezurrean maskurra ondo osatzen ari dela. Oraindik mina sentitzen dut baloiari jotzean, baina txarrerantz egingo ez duela jakinda, min horri eusten ahal zaiola uste dut».

Zuri-gorriek San Mamesen eta ateak itxita egingo dute azkenengo saioa hamaiketan. Eta bertan ikusiko da Manek, azkenean, zenbat jokalari dituen Atletico de Madrilen aurka jokatzeko moduan.

Los rojiblancos ven la botella medio llena
Pese al disgusto del pasado domingo, en el Athletic se sigue mirando al futuro con confianza. Joseba Etxeberria, por ejemplo, basa su optimismo en que el equipo «ha ganado en solidez" y se le ha visto «más asentado" en las últimas semanas. El elgoibartarra, de hecho, cree que los «rivales empiezan a respetar" al Athletic. Una sensación que ira a más si se confirman sus augurios, porque cree que «según vaya pasando el tiempo el equipo irá creciendo. Con lo bien que estamos fuera, a nada que mejoremos en San Mamés iremos hacia arriba", aseguró. Javi Casas, por su parte, coincidía con esta confianza, al asegurar que «estamos en el camino". GARA
GAUZA BERRIRIK EZ
Albiste txarrena baieztatu eta Luis Prieto azkenean jokatzeko prest ez badago, Manek sekulako arazoak izango ditu berriro ere hasierako hamaikakoa betetzeko; azken asteotan ohitura bihurtu da egoera.
Aguirre destaca el cambio experimentado desde la llegada de Mané
Pese a reconocer que debe mejorar, Javier Aguirre se muestra satisfecho con el rendimiento del Atlético y, en consecuencia, optimista de cara al futuro. El técnico mexicano, sin embargo, no se fía en exceso de un Athletic al que en línea ascendente. «Me llama poderosamente la atención -señaló- el cambio en el equipo con la llegada de Mané, cómo el equipo cambia su conducta y se vuelve un conjunto complicado, como todos, y un rival muy difícil de doblegar". «Han encontrado la manera de jugar -añadió- y es un equipo que, sin duda, nos va a exigir el máximo en lo colectivo y en carácter". Aguirre, además, destacó a algunos jugadores rojiblancos como Ismael Urzaiz -«me encanta cómo, a pesar de su talla, tiene una calidad impresionante, su amor propio y ese espíritu indomable", destacó-, Andoni Iraola, Javi Martínez o Unai Expósito". GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo