GARA > Idatzia > Kirolak

ALAVES Partida erabakiorra Valdebebasen

Igoeraren ametsak ez du porrot gehiago ametitzen

Wellington Paulista brasildarrak ezingo du Real Madrid Castillaren aurka jokatu eztarriko minak jota dagoelako eta Ogbeche ariko da hasieratik bere lekuan

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Igoeraren ametsa bizirik mantentzeko, ezinbestekoa izango du Alavesek gaur Real Madrid Castillaren etxean garaipena eskuratzea. Orain arte egindako akats ugariek kale gehiago egiteko aukerarik gabe utzi dituzte Fabriren mutilak eta babazorroek ez dute lan errazik izango eurengandik puntu bakarrera dagoen talde gaztearen aurka, are gutxiago Wellington aurrelaria gabe. Brasildarra, faringoamigdalitisak jota, Gasteizen geratu da eta Ogbeche nigeriarrak hartuko du bere lekua hasierako hamaikakoan.

Castilla gaztea, horren gogorra den Bigarren Mailan, oso ez ohiko taldea da. Indarra, presioa eta esperientzia nagusi diren txapelketan, Michelen mutilak kalitate izugarrizko multzo biguna edo egin gabea osatzen dute. Hala, oso talde irregularra da eta euren kalitateari esker, aurreko astean Herculesi 0-3 irabazi zioten Alacanten. Lehen taldearekin, Anoetarako, Miguel Torres atzelaria bakarrik deitu du Capellok, beraz De la Red, Granero, Tebar edo Negredo aurrelari arriskutsua parean izango dituzte Fabriren mutilek.

 

Jandro, deialditik kanpo

Wellington aurrelariaren hutsuneaz gain, Fabrik atzo emandako deialdiko berrikuntza nabarmenena Jandro etxean utzi izana da. Asturiarrak ez dauka inolako lesiorik eta orain arte beti sartu izan da aukeratuen zerrendan, baina galiziarrak eta Pitermanek ez dute Castillaren aurkako partidarako deitu.

Hamaikakoari begira, Ogbecehe izango da aurrealdean Wellingtonen postua beteko duena, nahiz eta Aloisi deialdian izan, eta Malagaren aurkako partida galdu zuen taldearekin alderatuta, gainontzeko berrikuntzak Mateo eta Astudillo kapitaina izango dira, partida batetako zigorra bete ostean.

 

R.M. CASTILLA-ALAVES
Fabri espera «un salto de calidad"
Fabri comentó ayer que, después de dos semanas completas de trabajo bajo sus órdenes, «se tiene que notar un pequeño salto de calidad a nivel de juego de conjunto, de estructura de equipo, sobre todo en el aspecto ofensivo y esperemos que se produzca de una vez por todas". El técnico gallego entiende que el Alavés está ahora mismo en una fase clave del campeonato. «Llegan seis partidos, Madrid, Vecindario, Tenerife y tres equipos que están arriba que son los que van a marcar el estar arriba o quedarse en la mediocridad", apuntó. En este sentido, Fabri señaló que mirar hacia abajo con el potencial que tiene el Alavés es una «atrocidad, aunque en el fútbol pasen muchas cosas". Pese a estar sólo cinco puntos por encima del descanso, para Fabri «el equipo éste puede dar muchísimo de sí. No tengo en duda como técnico que el equipo desde mi punto de vista es una apisonadora en Segunda. Es un gran equipo con grandísimos futbolistas y el hecho de que gane o pierda no significa que no pueda dar más de sí". Del rival destacó su gran calidad y su enorme irregularidad. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo