Trenaren Euskal Museoa Portugalgo trenbideetako diesel automotorrarekin
EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoak Companhia dos Caminhos de Ferro de Portugal enpresak eman diesel automotorra gehituko dio bere unitate historikoen bildumari. Azpeitian dagoen museoak automotorra zaindu eta erakusketan jarriko du. Jakinarazi dutenez, automotor hau 1954an Rotterdamgo N.V. Allan&Co. enpresak eraiki hamar unitateko serieko lehenengoa da, Portugalgo bide estuko trenbidea gaurkotzeko asmoz eraikia. Antzina Aveiro con Viseu eta Santa Comba de Dao herriak lotzen zituen sarean baliatu zuten.