Bilbon, gidoiak idazteko lantegia egingo dute Patxo Telleriak zuzenduta
Lantegi hau gidoigintzaren teknikan era profesional eta amateurrean trebatu nahi dutenei zuzenduta dago; baita ikus-entzunezko fikzioaren baliabide diskurtsiboak gidoiaren idazketaren bitartez ezagutu nahi dituzten idazleei ere. Otsailaren 26an hasiko da, eta martxoaren 1ean amaitu UPV/EHUn. Hogei orduko iraupena izango du, eta arratsaldez egingo dute. Ikastaroa Patxo Telleriak zuzenduta dago, eta bere helburua narratiba dramatikoaren ezaugarri propioak ezagutarazi, eta beste generoekin dituen ezberdintasunak zehaztea da. Baita Telebistako fikziozko genero desberdinak eta sit-comedy-aren teoria, teknikak eta lan egiteko erak ezagutaraztea eta generoaren sormen lanaren prozesu osoa zeharkatzea, jatorrizko ideietatik elkarrizketetaraino. Patxo Telleria Pedagogian eta Euskal Filologian lizenziduna da; antzerkia idazten du («Torito bravo», «Historias de un contenedor», «Euskera sencilloaren manifiestoa», «Sonata en un segundo... y pico», «Antonia Machin» edo «Larru haizetara»). Telebistan gidoigile bezala lan egin du («Jaun eta jabe», «Maite», «Ertzainak», «Goenkale», «Irrikitan», «Martin» edo «Mi querido Klikowski»).