GARA > Idatzia > Gutunak

Euskaldun gisa ezin bozkatu

Joseba Escudero, Marian larrañaga

LABeko eta ELAko afiliatuak

Oraindik ere, ezin dugu sinetsi!

Otsailaren 13an, Eibarrera, Armeria Eskolara, abiatu ginen gure botoa ematera. ENA atera genuen eta non esaten diguten ezin dugula ENArekin botorik eman. Harrituta geratu ginen!!! «Zergatik ezin dugu ENArekin botoa eman?», galdetu genuen. «Mahaikoek honela erabaki dugulako», erantzun ziguten.

Euskaldun irakasle gisa identifikatu eta ezin botoa eman. Ez ematea ere bururatu zitzaigun baina ez genuen horrelakorik egin. Azken finean, espainiar irakasleak baino ez omen gara.

Ea hurrengorako ez den horrelakorik gertatzen!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo