GARA > Idatzia > Gutunak

537 ahots Elgoibarren

Izaskun arozena

Elgoibarko Ahotsak Emakume Taldea

Elgoibarren Ahotsak osatzen dugun emakumeok ideologia eta ibilbide desberdinak ditugu. Banatzen gintuena alde batera utzi eta batzen gaituen horretatik abiatuta hasi ginen, duela 8 hilabete lanean. Bake, elkarrizketa eta herritarren borondatea errespetatzea izan dira gure arteko harremanaren ardatzak.

Idatzi honen bitartez, herritarrei eskertu nahi diegu. Ahotsak-ek egin duen ekarpenarekin bat egin duzuen guztioi, mila esker. Eskerrik beroena, Txankakua dendari elkarteari, erakutsi duen elkartasun jarreragatik.

Bukatzeko, bake prozesua babesteko gure konpromisoa berresten dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo