GARA > Idatzia > Saskibaloia

Arnasa hartu eta gero, Denboraldiko azken zatiari ekiteko prest

Txemi Urtasunen ibilbidea aurrera doa apurka. Iaz Lugon minutu gutxi izan bazituen ere, aurten Donostian garrantzi handia dauka txandatzean. Hala, biharko partidan bere etxe izandako La Casillara doa, ACB Ligan mantentzeko garrantzitsua izango den derbia jokatzera

Arnaitz GORRITI

 

Entrenamendua amaitu ostean, lasai dator Txemi Urtasun nafarra. Astea aurrerantz doa eta Bilbon jokatu beharreko partida bertan dago. «Egunak pasatu ahala, xehetasunak hobetzen saiatzen gara, bai guk egin ditzakegun hutsegiteak zuzendu edo beraiek egin ditzaketenez profitatzeko. Azken baten, neurketa garrantzitsua da biontzat. Zaila izango dela ez daukat dudarik, baina tira, beti aurrera! Oraintxe dugu momentua garaipenak eskuratzen hasteko».

Itxura lasaia du iruindarrak, esan bezala, batik bat atsedenerako eta Unicajaren aurkako partida eskasa zuzentzeko astia hartuta baitaude Fisacen mutilak. «Kopa zela-eta izan genituen atseden egunak ongi etorri zaizkigu. Unicajaren kontra partida txarra jokatu genuen eta segidan Bilbao Basketen aurka jokatu beharra izan balitz, agian antsietate larregirekin joango ginatekeen jokatzera, eta ez dakit hori azkenean kaltegarri ez ote zen izango guretzat».

«Azkeneko hiru neurketak galduta goaz Bilbora. Bada, arnas apur bat hartzea ez zaigu gaizki etorri; indarberrituta joango gara Bilbora, oso garrantzitsua den derbia irabazteko asmoz», esan du. «Izan ere, ez zen batere normala Unicajaren aurka egin genuen partida, eta bolada txarrean murgiltzen ari ginen. Ez digu, ez kalterik egin. Orain gure esku dago bolada on bati ekitea», esan du.

 

Bilbora itzulera

ACB Ligan bere burua mantentzeko partida garrantzitsua du bihar La Casillan Bruesa GBCk, ez du garrantzi txikiagoa Txemi Urtasunentzat. 2002/03 denboraldian, Siglo XXI.a «saskibaloi eskolatik» atera berritan, Bilbao Basketeko jokalari izan zen nafarra.

«La Casillan jokatzea zer den badakit. Pabiloi txikia da, eta jendea oso hurbil jartzen da jokalariengandik. Beraz, pabiloi zaratatsuagoa dela dirudi, baina ohituta gaude dagoeneko, beste halako leku batzuetan ere jokatu dugulako lehenago», esan du.

Ligako lehenengo partidari buruz galdetuta, berriz, ez du halako oroitzapen onik nafarrak. «Huts asko egin genituen partida hartan. 60 puntu inguruan ibili ginen talde biak eta, tira, gure kasuan ACB Ligako debuta eta Illunben, hainbeste jenderen aurrean, lehenengoz jokatzeak erasan zigun. Espero dezagun La Casillan jokatuko dugun neurketa beste gauza bat izaea», azaldu du.

«Gainera, oso partida garrantzitsua da sailkapenerako, eta ezin dugu denborarik galdu urduri gaudela-eta. Irabazten badigute, bada, izan dadila hobeak izan direlako, baina ez guk huts egin edo, Unicajaren aurka legez, partida eskasa jokatu dugulako».

«Bestalde, bai, Bilbao Basket ezagutzen dut. `Siglo XXI.etik' atera berria nintzela Unicajak utzita LEB Ligan jokatu nuen Bilbon. Urte hartan, iaz Lugon gertatu zitzaidan bezala, minutu gutxiago jokatu nituen. Bestetik, asko ikasteko aukera izan nuen han», adierazi du eskolta nafarrak.

«Siglo XXI.eko» jaurtitzaile onenetakoa izatetik, Bilbon defentsan lan eskerga egokitu zitzaion Urtasuni. «Profesionaletan jokatu nahi izanez gero, aparta behar duzu defentsan, zorrotz jokatu gabe minutuak izan nahi badituzu. Zoritxarrez, ez da nire kasua. Hala, defentsan hobetzea beste biderik ez dut eduki aurrerapausoak emateko. Hala ere ¯gehitu du Urtasunek¯, Donostian gehiago azpimarratzen zait antolatzaileei zaintza egin eta presioa sartzea. Azken baten, saskibaloian jokatzeko denetik ongi egiten jakin behar da», aitortu du.

«Esperientzia ona izan zen Bilbao Basketekoa, batez ere hurrengo denboraldietarako burua prest izateko. Hala, Palman eta Zaragozan gehiago jokatu ahal izan nuen eta, ACB Ligan, bada, beste horrenbeste: Lugon ez nituen minutu asko izan, baina orain ACB Ligari ekiteko prestatzeko balio izan dit».

Entrenatzaileei buruz galdetuta, aldiz, argi dauka Urtasunek. «Izaera oso indartsua dauka Vidorretak, Fisacek daukan bezala, nahiz eta entrenatzaile ezberdinak diren. Ideiak oso argi dauzkate biek, eta azkeneraino eramaten dituzte», azaldu du.

Fisac: «Hay que ganar tres partidos de los próximos cinco"
Llegan los momentos clave para el Bruesa. Tanto el derbi de mañana como el partido ante Grupo Capitol en Illunbe forman parte de una ronda de cinco partidos de los cuales, según Porfi Fisac, «hay que tratar de ganar, al menos, tres". En alusión al Lagun Aro, Fisac señaló que «son muy solventes en La Casilla y se ven muy arropados". «Ellos tienen la dirección muy clara con Salgado, y Azofra les da una estabilidad que no tenían antes. Por fuera tienen una batería de jugadores importantes y dependen mucho de la línea de 6,25 metros", y jugadores «como Banic, que dan muchos intangibles a su equipo", sentenció Fisac. Sobre los fichajes de Bruesa GBC, decir que ya están en Donostia, aunque su incorporación será de distinto ritmo. Así, es probable que Pavlidis pueda debutar en el derbi, mientras que Mulaomerovic, según Fisac, «queda descartado". Por su parte, Kammerichs es seria duda por una inflamación en el quinto metatarsiano de su pie derecho. Arnaitz GORRITI

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo