GARA > Idatzia > Euskal Herria

Josune Ariztondok Ahotsaken eredua aldatzea eskatu du berriz ere

GARA |

 

Azken egunetan PNVren aldetik ohikoa bihurtu den eskaera errepikatu zuen atzo Josune Ariztondok. Josu Jon Imazekin batera Bilbon egindako agerraldi batean, EBBko idazkariak Ahotsakek «indarkeria eza» eskatu behar duela gogoratu zuen kazetarien galderei erantzunez. Horrekin batera, Ariztondok hurrengoa esan zuen gatazkaren konponbidearen aldeko taldeari buruz: «Jendarte eremuko emakumeek zuzendu beharko lukete taldea eta ez lehen lerro politikoan daudenenek». Bere ustez, horiek izango lirateke kolektiboa «salbatzeko» hartu beharreko neurriak.

Horrenbestez, aurreko egunetan egin bezala, Ariztondok Ahotsakek orain arte erabilitako ereduaren amaiera eskatu zuen -babes zabala lortu du eredu horrek-. PNVko ordezkariaren adierazpenek bat egin dute denboran Ahotsakek aste honen bukaeran egin behar duen bilerarekin. Bertan, Ahotsakeko kideek konponbide prozesua berregituratzearen aldeko dokumentu bat adosteko borondatea islatu behar dute. Bileran, politika, sindikalgintza eta mugimendu feministako kideak batuko dira.

 

Filtrazioa

Gogoratu behar denez, aurreko astean dokumentu horren zirriborro bat filtratu izanak haserrea sortu zuen kolektiboko hainbat kideren artean. Filtrazioak esparru ideologiko ezberdinetakoak diren Ahotsakeko kideen artean sortu zuen haserrea, harridura eta kezka. Izan ere, kide horiek ez zuten dokumentua sinatu, eta askok ezagutu ere ez zuten egiten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo