GARA > Idatzia > Euskal Herria

Haurrak euskalduntzeko ekitaldia antolatu dute Getxon

GARA

Oraindik orain, Erandio, Leioa, Getxo, Berango eta Sopelako haur hezkuntzako lehen zikloan dauden 812 ume «ez direla euskaldunduko» salatu dute Uribe Kostako euskalgintza eta irakaskuntzako dozena bat taldek.

Bizarra Lepoan, Berbots, Berbalamiñe, AEK, LAB, EHE, IA, ALBE, EHBE, Betiko ikastola eta ukberri.net elkarteen prentsaurrekoan, Uribe Kostan euskaldunduko duen eskola baten alde 2.746 sinadura bildu zirela gogoratu zuten Laura Mintegi idazleak eta Kepa Ugarte kazetariak.

Bi ekitalditan parte hartzeko deialdia egin zuten: lehena, bihar 17.00etan Algortako Telletxe plazan egingo den jaialdi aldarrikatzailea da, eta bigarrena, datorren martxoaren 10ean Donostiako Antiguako pilotalekuan egingo den ekitaldi nagusia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo