Supertrooperrek jantziko du txapela
Atarrabia Rock
Duela bi urte jarri zuten martxan Atarrabia Rock txapelketa Totem aretoan, herriko bederatzi talderekin. Bi urtetan izugarri hazi da jaialdia eta aurten 180 talde inguruk parte hartu duten lehiaketan Supertrooper seikote donostiarrak lortu du sari nagusia. Bihar ospatuko du garaipena S.A. talde arabarra Totem aretoan zuzenean lagunduz.
A. BILBAO | BILBO
Pozik ageri da Patxi Garro, Totem aretoko arduraduna, bukatu berri den III. Atarrabia Rock txapelketari buruz hitz egitean. Udalarekin batera lehiaketaren antolaketan jardun da Patxi eta gogoan du estreinako jaialdia, duela bi urte egindakoa. Motobomba, Zingaras, La Fiaca Blues Band, Beta, Billy Goat, Cantina Bizarro, Barua, Escuadron Buck Drama eta Manolowar izan ziren parte-hartzaileak, ingurukoak guztiak. Basque Country Pharaons irabazleak jaso zituen garaikurra eta Marearekin jotzeko aukera. Jaialdiak iaz lortu zuen lehenengo aldiz nazioarteko oihartzuna eta 160 bat taldek eman zuten izena 1.200 euroko saria eta Burning taldearekin jotzeko aukera lortu asmoz. Ostegunetan ospatzen ziren zuzenekoak. Zortzi talde sailkatu ziren eta talde nafar bat gertatu zen berriro garaile, El Jardin de Jade.
Aurtengo txapelketari dagokionez, eta iazkoaren ildoari jarraituz, 180 taldetik gora izan dira izena eman dutenak, horietako 60 inguru Euskal Herrikoak. Horietatik sei talde sailkatu ziren hiru ostiraletan hiru taldez osatutako zuzenekoa (bi sailkatu eta gonbidatu bat) doan eskaintzeko Totem aretoan.
Gonbidatutako talde nafarrak honezkero ezagunak diren No Relax, El Color de la Duda eta Dikers izan dira eta sailkatuen artean, berriz, Las Culebras, fase honetako talde nafar bakarra, rock akustikoa lantzen duen La isla Valladolideko taldea, Melancholy Mechanics mallorkarrak, Coal Mine hirukote belgikarra, El Sindrome del Martes badalonarrak, 500 euro irabazi dituzten txapelketako bigarrenak, eta txapeldun gertatu diren Supertrooper gipuzkoarrak.
2003an sortu ziren Black Diamonden errautsetatik sortutako seikoteak bi neska, Gisela eta Sara, ditu buru eta Detroiteko soinu energiaz beterikoa lantzen du, MC5 eta Kiss nahastu nahian.
Dagoeneko datorren urteko lehiaketa prestatzen hasiak dira Atarrabia Rockeko antolatzaileak, orain arte egindako lanarekin kontent agertu baitira. Ohi bezala, arautegia prentsaurrekoan emango dute udazken bukaera aldera, eta urtarrila bitartean maketak jaso ostean datorren urteko otsailean zuzenekoak ospatuko dira.
1.500 euroko sariaz hainera, S. A. gasteiztar talde bortitzarekin joko du bihar Totem aretoan Supertrooperrek. Ezagunak dira eskuin mutur espainiarrak talde arabarrari jarritako salaketa eta jazarpena, baita taldearen aldeko epaiak ere. Egun, atera berri duen «Corrosiva» CD/DVDa aurkezten dabil buru belarri taldea. Hiru bideoklip, 21 kanta eta Japonia, Argentina, Txile eta Mexikon emandako zuzenekoen irudiak agertzen ditu lan berriak.
Badira hamasei urte luze trash eta hardcore doinuak lantzen dituen talde azkar eta indartsuak taldearen izen bereko debuta plazaratu zuenetik guztion harridura sortuz. Bigarren lan bat eta gero 1995ean beste pauso garrantzitsu bat eman zuten autoekoizpenerako bidea zabaldu eta «Ratas» hirugarrena argitaratzeko Mil A Gritos zigilua sortzean.
Egun Juanen ahotsak, Jimmy eta Jabiren gitarrek, Pirulo-ren baxuak eta Robertoren bateriak osatzen duten boskoteak zortzi lan luze ditu dendetan, Ameriketan, Asian eta Europan barna ibilia da eta 350.000 diskotik gora saldu eta ospea lortu du zuzenekoetan, nahiz eta oraindik eskuin muturraren jazarpena jasotzen duen.
Hatortxurocken zortzigarren edizioan jo ostean Nafarroan dira berriro, beti bezain garratz edo korrosibo, Supertrooperren festa laguntzen.
180 bat bandak eman du izena aurtengo txapelketan. Horietatik 32 Nafarroakoak bertakoak ziren, baina urrunagotik ere heldu zaizkie maketak, Portugal edo Belgikatik, kasu. Sei talde sailkatu ziren zuzenekoetarako eta Supertrooper nabarmendu da gehien.
Taldeak: Supertrooper eta Soziedad Alkoholika.
Data: Bihar.
Lekua: Totem aretoa (Atarrabia).
Ordua: 23.00etan.
Sarrerak: 12/15 euro.
Los ganadores de la tercera edición del certamen del Atarrabia Rock son un sexteto donostiarra llamado Supertrooper, que presenta a dos intrépidas frontwoman. Hablamos con una de ellas, Sara, para conocer algo más sobre la banda. Sobre el origen del grupo, Sara DeluXXXe explica que surgió de las cenizas de Black Diamond, su anterior banda, que por diversos motivos no funcionó. Con las dos féminas al frente, reunieron el sexteto con la intención de fusionar Kiss con la Motor City 5 y así nació Supertrooper que, en apenas un año de vida, ha conseguido hacerse con el premio de Atarrabia.
«La verdad es que un miembro del grupo había mandado la maqueta y, hasta el final, el resto no nos enteramos que habíamos sido seleccionados para tomar parte en el certamen», explica. Sin dato alguno sobre el resto de las bandas participantes, a los donostiarras les tocó actuar en directo junto al también femenino grupo de Las Culebras, con el que hicieron buenas migas.
Con la ilusión del premio -1.500 euros- y por el hecho de actuar con los alaveses Soziedad Alkoholika, Sara reconoce que «el dinero viene muy bien para las arcas de Supertrooper, ya que nos gustaría poder grabar un disco en condiciones, en un buen estudio. A S.A. yo no los conozco mucho, pero a varios de los músicos del grupo les hace una ilusión enorme». Ganas y actitud no parecen faltar en el sonido de John Warrior (batería), Mad Wilddiamond (guitarra), Gados Snakes (gitarra), Ivan Ciclone (bajo) y las gargantas de Gigi Peligro y Sara DeluXXXe, maquilladas en escena como sus referentes Kiss.
En sus planes de futuro se encuentra poder grabar un disco y seguir tocando y tocando y sacan pecho para declarar «estamos encima del escenario y vamos a por todas». Mañana lo comprobaremos en la sala Totem, y el sábado, en el Gaztetxe de Legazpi.
A.B.