Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin lagunak «portukoplaka"
Ondarroako olerkaria eta Zornotzako musikaria aspaldian dabiltza elkarrekin egitasmo ezberdinetan, dagoeneko finkatua duten lagun taldean. Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin zuen iaz eta Elkar argitaletxean plazaratu, ahozko tradizioko piezak eta euskal idazleen idatziak uztartuz, tartean bertso ederrak ere badirela. Orain, ikuskizuna prestatu dute lan hori oinarri hartuta, eta bikotean aurkeztu dute Korrika Kulturalean. Gaur, Burlatako Kultur Etxean, 20.30ean.