GARA > Idatzia > Kultura

Kantari arrangoiztarraren «Sorminetan", Olalde aretoa

Kantari beteranoa dugu Anje Duhalde, ehunka plaza ezagututakoa. 2000. urtean George Brassens kantariari euskaraz eta zuzenean egindako omenaldia Elkarren argitaratu zuen arren, «George Brassensen kantari» diskoa, 1998tik zeraman bere lanik atera gabe. Iaz «Sorminetan» dotorea plazaratu zuen, ohi bezala Xabier Amurizaren hitzak biltzen dituena eta Rafa Ruedak ekoitzi zuena. Egun, «amerikana» deitzen zaion moldera hurbiltzen da bere lana, kantariaren betiko nortasuna eta indarra mantenduz. Etzi, Mungiako Olalde aretoan, 22.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo