GARA > Idatzia > Ekonomia

LAKUARI

Osakidetzako langile baten aldeko epaia kontutan hartzeko esan dio ELAk

Osakidetzako langile baten aldeko epaia kontuan har dezala eskatu dio ELAk Lakuari. Garrantzitsutzat jo zuen epaia German Kortabarria ELAko idazkari nagusi albokoak, eta Administrazioan aurrekaria dela esan zuen. Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako salaren epaiak arrazoia eman dio ELAri aldi baterako kontratazio-zerrendako langile baten kasuan. Osakidetzak lan egitera deitu zuen, baina erditu ondorengo sei asteetako gaixoaldian zegoela jakiterakoan zerrendako hurrengoari hots egin ziola azaldu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo