Amateurren finala
Lazkanok Euskal Herriko txapela jantzi du ezustean
Jon LEUNDA | SENPERE
ALFARO
Lazkanok eman zuen atzo ezustekoa, berak jantzi baitzuen amateurren Euskal Herriko txapela, nahiz eta Allande Alfaro zen garaipena lortzeko faborito nagusia. Dirua ere haren alde zegoen, baina txapelak Urruñarako bidea hartu zuen.
Lehendabiziko kintzeetan bakarrik egon ziren adostuta, handik aitzinera erabat nagusitu baitzen Lazkano. Ongi sakatu zuen, eta pilota agudo ibilita, Alfaro atzean ibilarazi zuen, eta ez zion inolako aukerarik eman. Ongi merezitako garaipena lortu zuen. Alfarok, aldiz, ez zuen bere egunik onena izan eta aspaldiko partez final batean galtzaile atera zen.