GARA > Idatzia > Gutunak

Euskadi Irratiak kasu eskasa Ipar Euskal Herriko pilotari

Koldo alduntzin

Azken urteotan kasik erabat desagertu da Ipar Euskal Herriko pilota Euskadi Irratian, orain tarteka asteburuetan zein partida jokatuko den adierazi eta asteko eguerdiko kirol saioetan aintzat hartzen badute ere.

Izan ere, euskaldun guztion irratia izan nahi duen horrek, batez ere, asteburuetako kirol saio luzeetan eskaintzen dio pilotari tarte zabala. Zuzeneko emanaldiak egiten dituzte, gehienetan esku pilotarekin lotuta izan ohi dira, baina egin izan dituzte zuzeneko sartu-irteerak gainerako modalitateekin ere; beti, ordea, Hego Euskal Herriko eremuan. Nafarroa ere oso hartzen dute aintzat. Baina zer gertatzen da Ipar Euskal Herriko pilotarekin? Astebururo daude partidak. Joan den asteburuan, hain justu ere, Buruz Buruko Berezkoen Txapelketaren finala jokatu zen Baionako Moderne trinketean. Ez genuen izan Euskadi Irratia han zegoen arrastorik ere.

Aldiz, iazko udan Euskadi Irratia Baionako Moderne trinketean present izan zen, Baionako Masterreko finalean. Horregatik, pentsa genezakeen aurrerantzean aintzat hartuko zutela Ipar Euskal Herriko kirolik garrantzitsuena (errugbiarekin batera). Geroztik, ordea, hutsaren hurrengoa izan da irrati horrek Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako pilotari egin dion ekarpena. Agian, Masterreko final har- tan Hego Euskal Herriko pilotari batek jardun zuelako izango zen orduko ahalegin hura? Izan ere, Juan Martinez de Irujo aritu zen.

Ongi izan; eongo gatxin/k.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo