GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sokatira

600 kiloko finalistak zein diren jakingo da

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Goma gaineko Txapelketan, 600 kiloko ligaxkako azkeneko jardunaldia jokatuko dute gaur, 18.00etan, Elizondoko kiroldegian. Bertan jakingo da, gainera, finala jokatzeko txartela zein taldek jokatuko duten.

Honako talde hauek izango dira gaur, Elizondon: Abadiño A, Abadiño B, Auzolan, Kuartango, Berriozar, Ñapurrak, Altamira-Sokarri eta Amaiur. Orain arte jokatu dituzten partidetan, Abadiño jaun eta jabe agertu da, eta joan den astean, gainera, estreinako bi postuetan Abadiñoko bi taldeak sailkatu ziren. Dena dela, taldeen helburua finalean sartzea da, han erabakiko baita txapela, eta han ez baitute ligaxkako puntuek balioko.

Emoziorik handiena azkeneko postuetan izango da, bi talde geratuko baitira kanpoan. Garbi dago Kuartango ez dela sailkatuko, baina beste taldea zein izango den gaur jakingo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo