Androsek bertan behera utzi du Lekorneko Garroa lur-eremuaren erosketa
GARA |
Andros enpresak bertan behera utzi du Lekorneko udalerrian zuen egitasmoa. Esnetegi industriala eraikitzeko proiektua zuen multinazionalak, eta helburu horrekin 16 hektareako lurzorua erosteko asmoa agertu zuen, Garroa izeneko alderdian.
Horiek hala, Hazparneko laborantza eskolak, Biharko Lurraren Elkarteak eta Lekorneko Herriko Etxeak duten laborantza biologikoaren proiektua aurrera eramateko aukera dute orain.
Androsen egitasmoak susmo ugari piztu zuen inguruko herritarren artean, erositako lur eremu osotik 4,6 hektarea baino ez baitzituen behar esnetegia egokitzeko. Zenbaiten ustez, gainerako lurrekin espekulatzeko aukera zabaltzen zitzaion enpresari, batez ere salmenta nekazaritza erabilerako eremuaren prezioan egin behar zutelako.