Asier Zabaletak «Look" obra dantzatuko du gaur Gazteszenan
Asier Zabaletak berriro ere Gaztesezenan aurkeztuko du «Look» obra. Itxuraz eta itxurakeriaz egin du gogoeta Asier Zabaletak «Look» piezan. Dantzaz, bideoaz eta antzerkiaz baliatuko dira dantzariak bere gogoetak taularatzeko. Gaur egun itxura egiteak nortasun propioaren aurrean duen garrantziaz hitz egiten du. Jarrera estereotipatuak nola ikasten diren eta jarrera horiek zenbateraino barneratzen ditugun gure jokamolde arruntetan.