GARA > Idatzia > Tau

Saskibaloia Tau Baskonia

Unicajari egurra emanez aste onena burutu du Tauk

Talde joko oso ona eta, batik bat, defentsa ikaragarri gogorra erakutsi zuen Tau Baskoniak eta ongi merezita, Splitter eta Planinicen kalitateari esker, jipoi ederra eman zion Sergio Scarioloren taldeari

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Lottomatica Romaren aurka emandako erakustaldiaren ondoren, beste garaipen bikain bat eskuratu zuen atzo Tau Baskoniak Unicajaren aurka, denboraldiko aste onena burutuz.

Pasa den ACB Ligako finalaren errepikapena mendeku bikaina izan zen Natxo Lezkanoren taldearentzat. Defentsa aparta eta talde joko oso ona erakutsi zituen partida osoan zehar. Jokatu zuten guztiek maila egokia eskaini zuten, baina aipatzekoak dira Tiago Splitterrek zein ongi ekin zion partidari, eta baita Planinicen kalitatea ere.

Defentsan oinarria

Sergio Scarioloren taldeari aurre egiteko defentsan gogor jokatu beharko zutela abisua eman bazuen bezperan Natxo Lezkanok, bere esana oso ongi bete zuten bere gizonek. Pepe Sanchez gabe zetozen Malagakoak eta argentinarraren falta uste baino gehiago nabaritu zuten Scarioloren mutilek.

Gogor ekin zioten talde biek partidari, defentsa latzak eginaz eta asko sufrituz erasoan. Hala, bi taldeei kosta egin zitzaien neurketan sartzea. Unicajak Scola oso ongi zaindua zuen, baina Splitterrek ezusteko partida hasiera egin zuen.

Berdin eraso estatikoan nola kontraerasoan, Tau Baskoniaren erasoko erreferentzia bihurtu zen pibote brasildarra. Aspaldian bere ohiko maila berreskuratzen ari da.

Ez zen bakarra, ordea. Planinic, House eta Prigioni ere jokoan sartzen hasi ziren apurka. Horrela lortu zuen markagailuan ihes egitea Tau Baskoniak. 20-10 amaitu zen lehenengo laurdena eta 7-0ko partzialaz hasi bigarrena. Unicajak aldaketa mordoa egin zituen eta, nola hala, atsedenaldira arte markagailuari eustea lortu zuen. 43-32 zihoazen, eta dena erabakitzeke.

Planinicen magia

Hirugarren laurdenean erabaki zen, azkenik, neurketa. Gasteiztarren defentsa ikaragarri zorroztu zen eta Santiago erabat geratzea lortu zuen. Hala, Santiagoren ondotik, bere taldekide guztiak erori ziren, errendituta edo atsekabetuta.

Alabaina, Tau Baskonia ez zegoen barkatzeko. Hirugarren laurdeneko 18-8ko partzialaren ondotik, gasteiztarrek ez zuten intentsitaterik jaitsi.

Adibide garbiena Zoran Planinic «aztia» izan zen. Hain da handia bere talentua, eta hainbeste gozatzen du saskibaloi jokoaz, besteei ere gozatuarazten diela. Hala, asistentzia zoragarriak banatu zituen eta jokoari poztasun itzela eman zion. Horretaz gain, atzoko saskiratze onena berea izan zen. Unicajak ahalik eta gogorren defendatzen zuen, desabantaila gehiegi handitu ez zedin, baina Planinicek, hamar bat metrotik hiruko jaurtiketa sartu zuen, defendatzailearen eskua aurrez aurre zuela. Zurbanoko pabilioiak ia behea jo zuen pozaren pozez.

Azkenik, kanpokoen defentsak behera egin zuten eta Vidal eta Arslanen hiruko jaurtiketekin amaitu zen partida: 85-56 eta zaleak pozarren.

Unicaja Málaga
Tau Baskonia
Tau decide mantener la baja a Perasovic

Velimir Perasovic seguirá de baja y Natxo Lezkano al frente del Tau, aunque no se ha aclarado hasta cuándo se mantendrá esta situación, según una breve nota firmada tras el partido de ayer por el presidente del club alavés, Josean Kerejeta y por el entrenador croata.

En el mencionado comunicado se especifica que las exploraciones médicas hechas a Perasovic fueron satisfactorias, de modo que podrá reincorporarse a su actividad profesional.

Sin embargo, el club y el técnico han acordado conjuntamente que Perasovic siga «un periodo de descanso necesario para su total restablecimiento, y esto motiva la suspensión temporal de su actividad como entrenador».

Posteriormente, el jefe de prensa, Alfonso Txurruca, comentó que por el momento será Natxo Lezkano el que siga al frente del equipo.

En este tiempo, el entrenador que ha sido su «segundo», Natxo Lezkano, ha conseguido cinco triunfos y una derrota en los seis partidos que ha dirigido al equipo, ofreciendo un juego, a intervalos, francamente bueno. A.G.

Maccabiren aurka

Asteazkenean Tauk Maccabi hartuko du Zurbanon eta autobusak antolatzen ari dira. Esaterako, Andoainen, 25 eurotan. Izena Ganbara tabernan eman behar da, edo 609787551telefonora deituz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo