GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoak

Lekornen abiatuko da Binakako Txapelketa

Jon LEUNDA | BAIONA

Binakako Txapelketa gaur bertan jarriko da abian. Pasa den astean Bakarkakoa amaitu ostean, zaleek eta pilotariek ez dute atsedenerako betarik izango, gaur hasiko baita urteko lehiaketarik garrantzitsuena. Trinketean Binakakoa izaten da denetan handiena.

16.00etan hasiko da jaialdia, eta lehen partidan Etxeberrik eta Istillartek Aranburu eta Errekarteren aurka jokatu beharko dute. Bigarren biko hori da garaipena eskuratzeko faboritoa. Norgehiagoka hori irabazten duen bikoteak, martxoaren 12an Muskardiz-Rene Dermiten aurka jokatu beharko du Donibane Garazin.

Bigarren partidan, Idiartek eta Jean Claude Dermitek Ezkurra I.aren eta Maiteren aurka jokatuko dute. Partida estua iragartzen da, baina lehen bikoa aterako da faborito. Idiartek iaz txapela jantzi zuen Ezkurra II.arekin. Irabazleak bigarren faserako sailkatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo