GARA > Idatzia > Kultura

Joxe Juan Zubieta «Etxabe" sailkatu zen Goizuetako saioan

Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu zen atzo Goizuetan. Joxe Juan Zubieta «Etxabe"k eskuratu zuen punturik gehien eta Julen Zelaieta sailkatu zen bigarren postuan.

GARA | GOIZUETA

Joxe Juan Zubieta Etxabek lortu zuen punturik gehien, 399 hain zuzen, Goizuetako udaletxean atzo jokatu zen finalerdian. Julen Zelaieta sailkatu zen bigarren Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioan, 392,5 punturekin.

Iñigo Ibarrarentzat izan zen hirugarren postua, 369 punturekin. Jon Elizetxek 360 puntu batu zituen, Diego Riañok 351,5 eta Iñaki Alemanek 307.

Berrehun lagun inguru bildu ziren sei bertsolarien lana entzutera. Ohi bezala, giro bikainean jarraitu zuten entzuleek emanaldia.

Bertso Eskolako haurrek egin zioten ongi etorria seikoteari eta abisua ere bota zieten: txaloak entzun nahi izanez gero bertso onak bota beharko zituzten. Horretan, Etxabek eta Julen Zelaietak asmatu zuten. Zortziko handian oso ongi aritu ziren biak. Julenek golpe ederrak bota zituen eta Etxabek segurtasun handia erakutsi zuen.

Horrenbestez, Etxabe zuzenean sailkatu zen finalerako. Iñigo Olaetxea da beste sailkatua. Julen Zelaieta eta Jon Barberenak aukera handiak dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo