GARA > Idatzia > Kirolak

Izotz hockeya

Hormadi maila galtzeko zorian geratu da

J.L. | DONOSTIA

Hormadi Elite Liga galtzeko zorian geratu da, ostiralean eta herenegun jokatu dituen jaitsierako bi partidak galdu baititu. Gutxienez hiru irabazi behar dira aurrera egiteko, eta gorri-berdeek gauzak ilun dituzte.

Ostiral gauean, lapurtarrek 5 eta 3 galdu zuten Dijonen jauregian. Euskaldunek ez zuten partida txarra egin, baina izandako aukerak ez zituzten aprobetxatu, eta garaipenak ihes egin zien.

Herenegun arratsaldean, berriz, 4-1 galdu zuten, eta emaitzak erakusten duen moduan, aukera gutxi izan zituzten ezer onik egiteko. Orain hiru aldiz menderatu beharra daukate Dijon, eta hori ez da batere samurra izango.

Superligan ere gauzak ez dira ongi joan, Txuri Urdinek ez baitu finala jokatzeko txartelik lortu, Jacarekin etxean 4-6 galdu baitzuen. Joanekoan 4-3 galdu zuten eta itxaropentsu zeuden, baina gauzak ez dira ongi joan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo