Desafioa
Iruntxiberri eta Gorriti apusturako prest daude
J.L. | DONOSTIA
Leon Albeniz Iruntxiberri, berriro ere apusturako prest dago. Aiako aizkolari beteranoa Gorriti III.aren aurka neurtuko da Aiako probalekuan apirilaren 15ean, 18.00etatik aurrera.
Egin behar duten lana, berriz, ez da berriketakoa. Izan ere, Gorritik hiru kanako enbor moztu beharko ditu, eta Iruntxiberrik, ordea, bi kanako enbor erdibitu beharko ditu,hain zuzen.
Adinean, berriz, sekulako aldea dago. Iruntxiberrik 70 urte beteko ditu datorren abenduan, eta Gorritik, berriz, 22 urte ditu. Kirolari hau Uharte Arakilgoa da, bere aita ere aizkolaria izan zen, eta bera aizkoran aritu aurretik harriak jasotzen ere aritu zen. 23 urtez azpiko Urrezko Aizkoran ere aritu zen.
Iruntxiberrik, aldiz, desafio asko jokatu ditu, batez ere korrikan, aizkoran eta segan, 100 apustutatik gertu ibiliko da aiarra